Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Irungo berdeguneak indartzea proposatu du
Jeltzaleak kezkatuta agertu dira Meaka eta Olaberria bailaretako Babes Planen garapen eskasaren aurreanJoan den otsailean, 2021eko Aurrekontuen Osoko Bilkuran, EAJ-PNVk 100.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu zuen Ibarrolako errekaren harana Babesteko Plan Berezia sustatzeko.
Bost urte baino gehiago dira EAJ-PNVtik gure natura babestearen eta sustatzearen garrantzia defendatzen dugula, baita gure hiriko landa turismoak eta natura turismoak duen potentziala ere. Are gehiago, 2015eko hauteskunde programan Irun berde baten aldeko apustua egin genuen. Irunek naturari lehentasuna eman eta honek izan beharko lukeen protagonismoa berreskuratu dezan; Txingudiko padurak, Bidasoa ibaia, Plaiaundiko parke ekologikoa, Aiako Harriko parke naturala, Olaberriko bailara, Hirugurutzeta ingurua eta Meaka, oro har.
Turismo berdea potentzial handiko jarduera da guretzat, ingurune ekonomikoan dinamismoa sortzen lagun dezakeena, eta beharrezkotzat jotzen dugun ondare historikoa eta kulturala. Horregatik ezinbestekoa iruditzen zaigu ingurumenaren behar bezalako kontserbazioa bultzatzea.
Irunek potentziala du. Mendia, historia eta ibaia ditu, baina apustu publiko sendoa behar du, baita asmo handiko planteamendu berritzaile eta koordinatu bat ere. Bada garaia gure hiriak dituen aktiboei balio emateko, eta turismo eskaintza bereizi bat nola eratu daitekeen aztertu behar du udalak. Hala, merkatuan dauden aukera guztiak aprobetxatu ahal izateko.
Era berean, interesgarria eta beharrezkoa ikusten dugu, Irun berdea eraikitzeko eta bultzatzeko, inplikatutako eragile guztiekin hausnarketa estrategiko bati ekitea. Eta bide horretan, Irunek duen potentzial hori eraiki ahal izateko, ezinbestekoa ikusten dugu Meaka bailara babesteko plana sustatzen hastea.
Amaitzeko, Olaberria Bailarako Plana erabakitasunez aktibatzearen garrantzia azpimarratu nahi genuke. Duela urtebete, 2020an, Udalak bertan dauden minda putzuak deskontaminatzen amaitu zuen. Lehen urrats garrantzitsua izan zen, zalantzarik gabe. Hala ere, Olaberriko Haranaren Planari dagokionez, orduz geroztik, ez da oraindik aurrera pauso zehatzik eman. Irungo herritarrei espazio berde, natural eta apartaz gozatzeko aukera eskaini behar diegu. Horregatik da hain garrantzitsua, urteak esperoan daramatzan plan honi, ahal bezain laster, ekitea. Irungo herritarrek hiritik hain gertu dagoen, eta ingurumen eta kultura balio izugarriak dituen, inguruaz gozatzeko aukera izateko garaia da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31