Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk segurtasunerako eta bizikidetzarako batzorde iraunkor bat sortzea eskatu du
Jeltzaleek kezka agertu dute Irungo segurtasun faltaren eta bizikidetza arazoen salaketen aurrean, eta hauei konponbidea emateko elkarlanerako deia egin duteGure hirian leku izan duten azken gertakariek eta hainbat elkartek egunero jasaten duten segurtasun faltaren inguruan egindako salaketa publikoek, argi eta garbi adierazi dute Irunen segurtasun-gabezia eta bizikidetza arazo bat dagoela.
Arazo hau ez da bat batekoa, baina, Urdanibia Plazako azken gertakarien ondorioz, zegoena baina ageriago geratu da erantzun eta ekintza eraginkorrak ahalik eta azkarren, egokien eta adostuen kudeatzeko beharra dagoela. Hala, pertsona irundarren segurtasuna bermatzeko.
Ezin ditugu azken delitu gertaera hauek baztertu. Ez dugu beste norabait begiratu behar. Benetako arazo baten aurrean gaude, eta EAJ-PNVtik ez dugu uste arazo hori minimizatzen saiatzea positiboa edo eraginkorra denik. Etengabeko borrokak, Alde Zaharreko auzo elkartearen eta Santiago inguruko ostalarien salaketak, eta Pinar eta Irungo beste auzo batzuetako bizilagunek jasan behar izan dituzten bizikidetza arazoak nahikoa adierazle dira bizi dugun egoerari konponbide egokia eta adostua emateko.
Horregatik, Irungo Udaleko gobernu taldeari (PSE eta Elkarrekin Podemos - IU) eskatzen diogu, arazoari bere neurrian eta erantzukizunez ekiteko. Eta gure ustez, erantzun horiek ez dira polizialak soilik izan behar; aitzitik, Udaleko hainbat arlotan zeharka eta modu bateratuan landu beharko lirateke.
Uste dugu, gainera, segurtasuna ezin dela urtero ofizialki ematen diren delituen datuen bidez soilik neurtu; badira beste aldagai batzuk ere, hala nola ezagutu behar den eta balioa eman behar zaion herritarren pertzepzio subjektibo indibiduala edo kolektiboa.
Horregatik guztiagatik, konponbideetan lan egiteko, EAJ-PNVtik, modu eraikitzailean "Segurtasunerako eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkorra" sortzea proposatzen dugu. Batzorde hori eztabaidarako foro gisa eratu beharko litzateke, Udaleko hainbat arlotako teknikariekin (Gizarte Ongizatea, Hezkuntza, Obrak, Sustapena, besteak beste), Udaltzaingoko eta Ertzaintzako arduradunekin, gizarte eragile guztien ordezkari batekin (ostalariak, merkatariak, etab.) eta baita, udal talde guztiekin ere.
Ziur gaude Irungo segurtasuna sendotzeko eta bere arazoei aurre egiteko beharrezkoa dela indar guztiak batzea, eta baita Irungo herritar guztien ongizatea bermatuko duten neurri iraunkorrak batera entzun, aztertu eta proposatzea ere. Alarmismorik gabe, gardentasunetik, eta gatazka politikoa baztertuz.
Arazoa existitzen da eta benetakoa da. Hori bai, arduraz jokatu behar dugu, gure hiria ez estigmatizatzeko, arazoa bere neurrian tratatuz, eta gehiegizko alarmarik ez sortzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31