Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVren Uri Buru Batzar osoagoa, gazteagoa eta indartua, 2021-23rako
Atzo, uztailaren 8an, Irungo EAJ-PNVren Uri Batzarrak gure Uri Buru Batzarraren (UBB-aren) 2021-2023 agintaldirako lehendakaria eta bokalak aukeratu zituen.Zortzi lagunek berretsi zituzten euren karguak, eta taldekide berri bat aukeratu zuten, aire fresko eta gaztea ekarriko duena. Irungo gazteei ahalik eta ekarpenik handiena egiteko eta haiek ordezkatzeko gogoa duen Egikide bat. Era berean, Aitor Olaizola Zubillaga, informatikan lizentziaduna, aurretik Euskadi Buru Batzarreko burukide izandakoa eta IZFEko egungo zuzendari nagusia, Irungo UBBko presidentea izaten jarraituko du.
Irungo Uri Buru Batzar berrian lanean jarraituko dugu Irunen beharrezkoa ikusten dugun aldaketaren alde, herritarrek etengabe eskatzen duten aldaketaren alde. Lidergo zentratu, arduratsu eta berritzaile baterantz, pertsona guztien (adinekoen eta gazteen) ongizatean eta etorkizuneko onuran pentsatzen duena.
Gainera, EAJ-PNVren balioak, balio abertzale eta sozial horiek bultzatu eta zabalduko ditugu. Olaizolarekin batera arituko den taldeak umiltasuna, lana eta konpromisoa defendatzen jarraituko du, beti bezala. Balio horiek batzen gaituzte eta ekarpenak egiten jarraituko dugu, Irungo elkartasunean eta, aldi berean, udalerria osatzen duten sektore eta kolektibo guzti-guztietan pentsatuz. Pertsona guztientzat lan egingo dugu, eta EAJ-PNVk ordezkatzen dituen balioak egunez egun indartsuagoak izaten jarraitu daitezen gure hirian.
Irunekin konpromiso argia dugu, eta etorkizuneko hiri hobe baten alde lan egiten jarraituko dugu, betiere esperientzia, erantzukizuna, talde-lana eta guztiekiko lankidetza oinarri hartuta.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31