Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irailean zabalduko da Olaizaga udal kiroldegiko igerileku berria
Ane Beitia: "anbizio handiko proiektua da, baina legealdi hasieran emandako hitza bete dugu eta herritarrei agindu bezala, kirol eskaintza hobetzeko igerileku berria eraiki dugu, egungo eskarira eta irisgarritasun, kirol, genero eta abarretako esparruetan dauden arauetara egokitutakoa, Elgoibarrek eta elgoibartarrek kalitatezko azpiegiturak izan ditzaten."Olaizaga udal kiroldegiko igerileku estaliak handitzeko proiektuak aurrera jarraitzen du. Are gehiago, dagoeneko amaitzear daude igerileku berria eraikitzeko lanak eta honek badu jada, irekiera data: datorren iraila izango da.
Izan ere, igerileku berria amaitu eta prest izateko azken erremate lanak burutzen ari da azken asteotan Elgoibarko Udala, horien artean, sotoko makina geletako konexioak, galdara gelaren prestakuntza, saneamendu, gas edota argi konexioak, zeramika lanak…
Horri jarraiki, lan guztiak uztailean zehar amaitzea aurreikusi du Udalak eta abuztua igerilekua bete eta instalakuntzetako froga guztiak egiteko aprobetxatu nahi du, irailerako guztia prest egon dadin. Guztira 3.221.594,29 euroko inbertsioa egin du Udalak aipatu instalazioen eraikuntzan, BEZ kanpo.
Gauzak horrela, igerileku berriak, 25m luze eta 16.50m zabal, hau da, 8 kale izango ditu, bakoitzak 2m-ko zabalera izango du eta gutxi-gorabehera 450m2-ko geruza bat. Horrekin batera, dauden aldagelak berritu eta beste bi aldagela gehiago, aldagela egokituak, komunak eta botikina egin dira, egungo espazioa eraberrituz eta handituz.
Barne instalazioez haratago, halaber, ingurua ere berrantolatu du Elgoibarko Udalak, horretarako, igerilekuaren zabalpen berriaren teilatuan aparkaleku berri bat eginez: 42 plaza izango ditu, horietako bi ezgaitasuna duten pertsonentzako.
Udalak adierazi duenez, “jarduera horiek guztiek eraikinaren kanpoko irudia ere aldatu dute. Besteak beste, eraikinaren hego-ekialdeko alderdian bolumen angeluzuzen berri bat eraiki da eta bere fatxadetariko batek leiho handi bat du, igerileku berriari argi naturala sartzen uzten diona. Horrez gain, azpimarratu beharra dago, igerileku estaliak handitzeko proiektu honek, etorkizunera begira, gaur egungo igerilekuen eta kiroldegiaren beraren berrantolaketa burutzeko aukera ematen diola Udalari”.
Ildo horretan, Ane Beitia alkateak azpimarratu du igerileku berria eraikitzearen proiektua anbizio handiko proiektua dela. “Udal gobernuak, argi ikusi zuen igerilekuen tamainari dagokionez, gabezia bat zegoela eta horri erantzuna emateko konpromisoa hartu genuen legealdi hasieran. Zentzu horretan, emandako hitza bete dugu eta herritarrei agindu bezala, kirol eskaintza hobetzeko igerileku berria eraiki dugu, egungo eskarira eta irisgarritasun, kirol, genero eta abarretako esparruetan dauden arauetara egokitutakoa, Elgoibarrek eta elgoibartarrek kalitatezko azpiegiturak izan ditzaten eta herritar orok kirola egiteko aukera bermatua izan dezan”.
Elgoibarko udalerriak 18 kirol elkarte eta 300 ikasle baino gehiago ditu inskribatuta. Udal instalazioek 3.500 pertsona abonatu baino gehiago dituzte eta urteko 100.000 erabilpen baino gehiago.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31