Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/19

Udalak lehenengo aurrekontu ireki eta parte-hartzaileak jarri ditu martxan

Andoaingo herritarrek 2022ko udal aurrekontuetatik 250.000€ nora bideratu erabakiko dute
Udalak lehenengo aurrekontu ireki eta parte-hartzaileak jarri ditu martxan

Andoaingo Udalak abian jarri du 2022ko Aurrekontu Parte-Hartzaileen lehen prozesua; honen bidez, 16 urtetik gorako andoaindar bakoitzak erabaki ahal izango du 2022ko udal-aurrekontuetako 250.000€ zertara bideratu.

Izagirre alkateordeak gogorarazi du "ekintza hau Andoain: 2019-2023 gobernu-programan jasotako 65 jarduketen parte da, eta Andoain Elkarlanean dinamika barruan kokatzen dela, herritarrekin dugun interakzioa hobetzea helburu duena”. Honen ustez, “gobernantza eredu berriek ezinbesteko egiten duten herritarrekin aldebiko harremanak sustatzea, erakundeok herritarren nahiak eta lehentasunak materializatzeko leiho bat izan behar dugu, eta aurrekontu parte-hartzaileen dinamika ariketa praktiko eraginkorra da, andoaindarren asmo eta iritziak modu zuzenean ezagutzeko”

4 fasetan banatutako prozesua.

  1. Prozesuak hainbat fase ditu, eta 2021eko azarora arte iraungo dute. Lehenengo fasea, ekainaren 18tik uztailaren 18ra, herritarren proposamenak jasotzea izango da.
  2. Ondoren, uztailetik irailera bitartean, udal-teknikariez osatutako batzorde batek aztertu eta baloratuko ditu jasotako proposamenak, aldez aurretik ezarritako irizpide hauek oinarri hartuta antolatzeko: legezkotasuna, toki-eskumena, aniztasunarekiko errespetua, interes orokorra eta gobernu-talde honek jasotako aginduaren arabera garrantzitsutzat eta estrategikotzat jotzen diren beste irizpide batzuk (inklusioa, jasangarritasuna, berdintasuna, bizikidetza).

Ebaluazio honen helburua ideien kalitatea eta bideragarritasuna bermatzea da, herritarren bozketa-fasera igarotzen diren ideia guztiak egokiak izan daitezen eta eskubide guztiekiko errespetua berma dezaten. Era berean, garrantzitsua da bozkatu beharreko ideien kopuruak muga bat izatea; izan ere, kontrakoa kaltegarria izango litzateke bai komunikazioan bai herritarren ondorengo bozketa-fase honetan parte hartzean.

Lantalde teknikoaren lana errazteko, batzorde honetan udal-ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariak egongo dira. Ordezkari politiko hauek ez dute boto-eskubiderik izango, eta informatzeko baino ez dira egongo.

  1. Urrian, herritar guztiek bozkatu ahal izango dituzte batzordeak hautatutako proposamenak.
  2. Eta, azkenik, azaroan, 2022ko aurrekontuetan sartu beharreko proiektuen azken zerrenda egingo da.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube