Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/07/01

EAJ-PNVk eta PSE-EEk Debabarreneko Eskualdea suspertzeko ponentzia bultzatu dute Eusko Legebiltzarrean

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde-parlamentarioek Legez besteko Proposamen bat aurkeztu dute Ganberaren erregistroan, Debabarreneko eskualdea suspertzeko ponentzia bat bultzatzeko. Foro horretan, "Hausnarketa sakona" egingo da zonaldearen beharren inguruan, Covid-19 krisiaren ondoren industria-ehuna galtzea saihesteko eta haren birsorkuntza ekonomikoa sustatzeko.
EAJ-PNVk eta PSE-EEk Debabarreneko Eskualdea suspertzeko ponentzia bultzatu dute Eusko Legebiltzarrean

Proposamena egin duten taldeen ustez, eskualdeko adierazle ekonomikoek suspertzeko jarduera espezifikoak merezi ditu. "Azken aldian, testuinguru ekonomikoak eta, batez ere, egoera soziosanitarioak eragindako zailtasunek arriskuan jarri dute inguruko industria-ehuna eta enpresa-proiektu berrien garapena, bai eta lanpostu berrien sorrera ere", azaldu du ekimenak.

Horrek guztiak, eskualdeko baldintza orografiko bereziekin batera, gomendagarria egiten du haien premiei buruzko hausnarketa sakona egitea eta berariazko foro batean egitea. Foro horretan parte hartzera gonbidatuko dira inplikatutako erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia, eta Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku, Mallabia eta Ermuko udalak), bai eta eragile sindikalak, enpresarialak eta esparru soziologikoko eta ekonomikoko adituak ere, legebiltzarkideak azaldu duenez. EAJ-PNVko Irune Berasaluze, eta Eneko Andueza bozeramaile sozialista, euren taldeen ordezkariak izango dira etorkizunean.

Foro horren eraketa hurrengo bilkura-aldian onartuko da, eta haren funtzionamenduak ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Oarsoaldeko eskualdeetan eta Aiarako eskualdean eta Urduña, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldo udalerrietan zentratutako ponentzien adibideari jarraituko dio. Ponentzia horiek aurreko legegintzaldian eta legegintzaldi honetan garatu ziren Ganberan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube