Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
‘Kultura eguzkitan’ jarriko du Udalak udan Elgoibarren
Uztaila eta abuztuan zehar, aire libreko ‘Kultura Eguzkitan’ programa eta beste hainbat kultur ekintza antolatu ditu Elgoibarko Udalak oporraldian ere kulturaz gozatzen jarraitzeko, baita doako ikastaroak edota kirol ekintzak ereHeldu da dagoeneko uda eta Elgoibarko Udalak kulturarekiko egiten duen apustua berretsi eta kalera atera du, oporraldian zehar protagonismo berezia eskainiz.
Izan ere, uztaila eta abuztuan zehar, kultur ekintza eta ekitaldiak nagusi izango dira herrian, eta, eguraldi onaz baliatuta, indarra hartuko dute aire librean egingo diren ekitaldiek.
Horri jarraiki, bai uztailean zein abuztuan ere, ‘Kultura eguzkitan’ deituriko ekitaldi zikloa antolatu du Udalak, uztailaren 2tik 23ra lehena eta abuztuaren 6tik 29ra bigarrena. Horren baitan, hainbat ikuskizun eta emanaldi eskainiko dira aire librean, zehazki Kalegoen plazan (euria eginez gero, Maalako parkean egingo dira).
Horrez gain, noski, uda osoan zehar, bestelako kultur ekintzak ere eramango dira aurrera, hala nola: bideo foruma, emakumeentzako jabekuntza tailerra, Olasoko San Bartolome antzinako parrokiako ataria ikusteko bisita gidatua, hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza feria…
Uztailean, doako ikastaroak aukeran
Kultur programaz haratago, uztailean zehar, hainbat doako ikastaro eskainiko dira KZgunean, esaterako: Smartphone eta Tableten ingurukoa edota Instagramen ingurukoa. Lehena uztailaren 8tik 16ra egingo da eta bigarrena, aldiz, uztailaren 21ean eta 22an. Informazio gehiago aurrez aurre KZgunean (derrigorrezkoa 943023640 telefonoan hitzordua hartzea), 943023640 telefonoan edo webgunean (www.kzgunea.eus) eskuratu ahal izango da.
Abuztua, kirolaren hilabetea
Uda honetan egongo da zer eginik Elgoibarren, aipatutako ekintza egitarauaz gain, abuztuan, kirol programa aberatsa egongo delako aukeran. Horren baitan, esaterako, LXXIV. Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa, pilota, eskubaloia edota futbol txapelketak jokatuko dira herrian.
Udalaren nahia da oporraldian herritarrei kultura edota aisialdi aukera anitza eskaintzea, eta, bereziki, eguraldi onaz baliatuta, kultura edota bestelako ekitaldiak herriko txoko eta bazter guztietara zabaltzea, herritarrek aire librean, kultur edo aisialdi ekintza desberdinez goza dezaten.
Ane Beitia alkateak eta Andrea Arriola Kultura zinegotziak nabarmendu dute “inoiz baino beharrezkoagoa da kultura egun. Pandemia garai zaila bizi izan dugu, eta herritarrek zein bisitariek kaleaz gozatu nahi dute, ekitaldiez… udak ere laguntzen du horretan. Eta kulturaren eta sormenaren industriak ere behar gaitu gu. Pandemia garaian ere, Udalak, segurtasun oro bermatuz, kultur-agendari eutsi dio, eta Herriko Antzokian ekintza eta ikuskizun andana eskaini dugu. Udan, bide horri jarriki, kulturarekiko apustua berresten dugu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31