Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/30

Arrasate bidean

Bi urte igaro dira EAJ-PNVk, Arrasateko alderdi bozkatuena izanik, Arrasateko Udal Gobernua eratu zuenetik, 2015 eta 2019 herri proiektuari jarraipena emanaz. 2015ean herriak zuen proiektu gabeziei buelta eman, eta arrasatearren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzeko herria martxan jarri zen, baina gure lanak ez du etenik eta horregatik, Arrasate eta arrasatearrentzat proiektu berrietan ari gara lanean.
Arrasate bidean

2015ean abiatu genuen ibilbidean, lehentasuna gure herriaren etorkizuna bermatuko duten oinarriak ezartzea izan zen. Gure politikak bi ardatz nagusi jarraitzen ditu eta biak oso lotuta daude: lehenik, gizarte ongizatea, eta bigarrenik, garapen ekonomiko, jasangarri eta orekatua. Gizarte ongizaterik gabe ez dugu garapenik, eta alderantziz gertatzen da gauza berbera: enpresek lana sortzen dute eta enpleguak gure bizi-kalitatea bermatzen du. Bi noranzkoan bat eginda bultzatzen ditugu.

2020ak ordea, eragina izan du, noski. Pandemiak gure bizimodua aldatu du, baina, herritarrak zaindu eta babestea izanik oinarri etorkizunari begira dihardugu lanean.

Ausardiaz ari gara lanean

Urte zaila izan da, baina Arrasateko Udal Gobernuak eutsi egin dio inbertsio mailari, eta inoiz ezagutu gabeko babes eta laguntza neurriak jarri ditu abian. Zero zor egoeran gaude. Baina lanean jarraitu behar dugu belaunaldi berriei ongi bizi ahal izateko leku bat uzteko, ongizatea eta garapen ekonomikoa bermatuta. Eraikitakoa hobetzeko eta hazteko garaia da. Oraindik erronka asko ditugu aurretik.

Arrasatearrak erdigunean, garapen sozial, ekonomiko, jasangarri, kultural eta identitarioa bultzatuz, etorkizunari begira. Eta guztiak dira abian. Emandako hitza bete dugu eta betetzen jarraituko dugu. Herriaren garapen komunitarioa bultzatu nahi dugu herritarrekin batera. Herria ari gara eraikitzen; Arrasate garatzen; Arrasate zurekin aurrera eramaten

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube