Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/25

Covid19 laguntzak onartu ditugu, baino berandu iritsi dira onarpenean eta ondorengo banaketan

EAJ-PNV udal-taldea COVID19 laguntzen alde agertu da, gobernu-taldearekin kritiko izan arren.
Covid19 laguntzak onartu ditugu, baino berandu iritsi dira onarpenean eta ondorengo banaketan

EAJ-PNV udal taldeak, ekainaren 25eko ezohiko osoko bilkuran, COVID-19 laguntzen alde bozkatu du, nahiz eta gobernu taldearekin kritiko izan. Boris Nogalesen hitzetan, "Aho bateko akordio politiko baten ondoren, non ostalaritza baitzen laguntzen helburu nagusia, udal-teknikariek alternatiba bat aurkeztu ziguten, dirua banatzeko modu berri batekin: negozioaren sektorea kontuan hartu gabe, 2020ko eta 2019ko likidazioen konparazioen diru-sarrera faltaren arabera banatzearena izango zena”.

EAJ-PNVren arabera, "Planteamendu berri horrek zalantza asko sortu zizkigun hasierako akordioaren aurrean. Gure zalantzak 3 aldiz jakinarazi genizkion gobernu-taldeari, eta horietako bakar batean ere ezin izan genuen haiei buruz eztabaidatzera eseri. Horregatik, udal kontuhartzaileari informazio gehiago eskatu genion eta merkatarien elkarteko ordezkariekin bilera egin genuen, gure zalantzak aurkezteko. Hainbat sozioekonomiako batzordetan zalantzak azaldu ondoren, hasierako akordioa onartzea erabaki dugu, eta bertan, aho batez, hartutako hasierako diru-laguntzen oinarriak berrestea”.

Azkenik, zinegotzi jeltzalearen hitzetan, "EAJ-PNV hasierako akordio politikoaren ildoari eutsi diogu, baino kritikoak izan nahi dugu ere. Ekainaren 25ean gaude, tokiko merkataritzarako laguntza oso garrantzitsuak onartzen ari gara eta jakinarazi behar dugu ere diru-laguntza hauek irailaren erdialdean iritsiko direla onuradunei, beste eragozpenik ez badaude banatze- prozesuan”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube