Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/26

PSE-EEk eta EAJ-PNVk osatutako gobernu-taldea dagoeneko 2019-2023 agintaldiko gobernu-programaren % 80 gauzatzen ari da

Izagirrek lehentasun bezala ezarri du "udalerriaren berraktibazio sozio-ekonomikoa", eta aurreratu dute "ahalegin guztiak" egingo dituztela "egoera gainditu eta hazkunde joerari ekiteko, inor atzean utzi gabe".
PSE-EEk eta EAJ-PNVk osatutako gobernu-taldea dagoeneko 2019-2023 agintaldiko gobernu-programaren % 80 gauzatzen ari da

Bi urte igaro dira EAJ-PNVk eta PSE-EEk gobernu talde berria osatu eta 2019-2023 agintaldirako Andoaingo gobernagarritasunerako akordioa sinatu zutenetik. Hala, gobernu-taldea osatzen duten 9 kideek agintaldiaren erdialdearen balantze oso positiboa egin dute eta aitortu dute Covid19-ak ere nabarmenean baldintzatu duela jarduna.

Mari Jose Izagirre alkateordea buru dituen taldeak "arduraz" ekin dio "udalerriaren suspertze sozio-ekonomikoari", eta, helburu horretarako "ahalegin guztiak egingo dituztela" aurreratu dute, "pertsona guztiek egoera hau gainditu ahal izateko eta hazkunde-joera positiboari ekiteko, inor atzean utzi gabe".

Covid19-a iritsi eta osasun-alerta ezarri zenetik, andoaindarren egunerokotasunean eragina izan du egoera honek. Antzeko zerbait gertatu da Andoaingo Udalaren eguneroko kudeaketarekin. Denbora azkarrean, Udalak egokitu egin behar izan zuen egoera ezezagun berri bati aurre egiteko, erabakiak ia etengabe hartuz. Neurri horiek hartzeko orduan, andoaindarren ongizatea lehenetsi da, erabaki guztien erdigunean egon baitira.

Udalaren lehentasunen artean, honako hauek nabarmendu dituzte: zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonekiko hurbileko arreta eta zuzeneko harremana mantentzeko ekintzak; kaleak, hiri-altzaria edo erabilera komuneko eremuak garbitzeko eta desinfektatzeko lanak areagotzea; egutegi fiskala birdefinitzea, epeak luzatuz eta erraztasunak emanez; eta autonomoei, merkataritzari, ostalaritzari eta antzekoei zuzendutako laguntza-lerroak abian jartzea, establezimenduak nahitaez ixteak edo haien jarduera nabarmen murrizteak eraginda kalteei aurre egin diezaieten.

Azaldu dutenez, agintaldiaren lehen erdia benetako "entzute aktiboko eta ikaskuntzako" prozesu bat izan da. Prozesu horretan, bateratu egin behar izan dira ANDOAIN ELKARLANEAN 2019-2023 agendan ezarritako lehentasunak eta pandemiak sortutako premia eta larrialdi egoerak. Horretarako, funtsezkoa izan da "lidergo partekatua gauzatzea eta praktikan jartzea, gobernu taldearen, Udaleko talde teknikoaren eta Andoaingo gizartearen artean". Izagirrek azpimarratu dutenez, "Andoaingo Udalak baliabide tekniko, ekonomiko eta pertsonal guztiak erabili ditu egoerari aurre egiteko".

2019-2023 aldirako konpromisoak

Esan bezala, agintaldiko konpromiso programatikoak garatzen ari dira, eta horietako batzuk arrakastaz osatu dira dagoeneko, zehazki, jardueren %14:

  • ANDOAIN ELKARLANEAN dinamika eta 2022rako aurrekontu parte-hartzaileak abiaraztea.
  • Terraza eta itxituren ordenantza eguneratzea.
  • Jubilatuen Etxean egindako hobekuntzak.
  • Andoaingo dendetan eskola-materiala erosteko laguntzak.
  • Leitzarango parkeari lotutako "Turismo aktiboaren" eskaintza indartzea edo "via ferrata" berehalako irekiera.

Konpromiso asko oso aurreratuta daude (% 66), eta laster gauzatuko dira. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Pertsona autonomoentzako edo 1. mailako mendekotasuna dutenentzako eguneko arretarako zentroa abian jartzea Ambrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen Zentroan.
  • Rikardo de Arregi eta Agustin de Leitzan bidegurutzean biribilgune bat egitea.
  • Pump-track zirkuitu bat sortzea (txirrindularitza modalitatea, non korrikalari batek dimentsio txikiko pista bat gainditu behar duen, bultzatu gabe edo pedalkadarik eman gabe).
  • Oria eta Leizaran ibaien garbiketa eta leheneratzea kudeatzea (espezie inbaditzaileak kendu dira, presak eraitsi dira, eta ibaiertzeko landare autoktonoak landatzea planifikatu da).
  • Kultura-ondarea babesteko eta balioesteko neurriak sustatzea (ikasturte hasierarako, Andoaingo erraldoien konpartsaren gomazko lehen figurak aurkeztuko dira).
  • Auzoetan udal-zerbitzuen berdintasuna sustatzea, azpiegitura berriak instalatuz (komun publikoak, haur-parkeak).
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube