Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/24

Elgoibarren herri-bilakaerari buruzko lau panel ezarri ditu txoko ezberdinetan Udalak 675. urteurrenaren baitan

Lau panelek Elgoibar irudikatzen dute XIV., XV. eta XVI. mendeetan. Panel bakoitzak, QRen bidez, azalpena entzuteko edo irakurtzeko aukera ematen du. Panelekin lotuta, Hiri Gutunari buruzko eskuorri bat kaleratuko da irailean: Gure herriaren sorrera.
Elgoibarren herri-bilakaerari buruzko lau panel ezarri ditu txoko ezberdinetan Udalak 675. urteurrenaren baitan

Elgoibarrek 2021eko abenduaren 20an 675 urte beteko ditu eta Elgoibarko Udalak, bere sail desberdinen bitartez eta herriko erakunde, kolektibo, talde eta boluntarioen laguntzarekin, ekintzaz beteriko programa ari da aurrera ateratzen.

Era askotariko ekintzok txiki zein nagusien aisialdia sustatzea dute helburu nagusi. Udalak eta herriko erakunde, kolektibo, talde eta boluntarioek antolatutakoak dira eta horien guztien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste: omenaldi erakusketak eta erakusketa filatelikoak, liburuen publikazioak, bisita gidatuak, Udal Musika Bandaren kontzertuak eta abar luze bat. Programa Elgoibar ofizialki sortu zen egunean bukatuko da, abenduaren 20an, alegia.

Ekintza horietako bat jarri du abian gaur, ekainak 24, Udalak: lau panel jarri dira hiriko hirigune historikoan, Elgoibar maitea gehiago ezagutzeko.

Lau panelek Elgoibar irudikatzen dute XIV., XV. eta XVI. mendeetan. Panel bakoitzean QRak daude, hiribildua nolakoa zen azaltzen digutenak. Panel bakoitzak, QRen bidez, azalpena entzuteko edo irakurtzeko aukera ematen du. XIV. mendeko panela, udaletxeko alboko fatxadan jarri da, XV. mendekoa, Lekuederren (kale txikira begirako zutabean) eta XVI. mendekoa, Kultur Etxeko fatxadan. Laugarren panela Kultur Etxeko panela da. Bertan, QRen bidez, dorretxearen historia ezagutzeko aukera ematen da.

Panelekin lotuta, Hiri Gutunari buruzko eskuorri bat kaleratuko da irailean: Gure herriaren sorrera.

Hurrengo ekintzei helduz, beste hainbaten artean, azaroan Santa Klarako monasterioaren liburua aterako da, Javier Elorzak idatzita, eta abenduaren 20an Yulen Zabaletaren marrazki liburuaren txanda izango da: ‘Yulen, ehun urte’.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube