Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/22

Corrugados berriro ez zabaltzeagatik ehunka lanpostu galtzearen erantzukizun instituzional eta politiko guztia Azpeitiko Udalari dagokio

Gipuzkoak inoiz baino gehiago behar ditu egoera zail honetan gure herritarrei eta gure industria-sareari laguntzeko politikak, Covid-19aren osteko susperraldi ekonomikoa bultzatuko duten neurriak hartuta, enpleguaren suntsipena geldiarazteko
Corrugados berriro ez zabaltzeagatik ehunka lanpostu galtzearen erantzukizun instituzional eta politiko guztia Azpeitiko Udalari dagokio

“Corrugados berriro ez zabaltzearen erantzukizun instituzionala, politikoa eta enpleguari eta gure industria-sarea indartzeari dagokionez, Azpeitiko Udalarena da”, adierazi du Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNV Bozemarile Maria Eugenia Arrizabalagak, Azpeitikako Alkate Nagore Alkorta eta Sustapen Ekonomiko Foru Diputatu, Jabier Larrañagaren agerraldiaren ostean. “Azpeitiko Udalak eta EH Bilduk azken hilabeteetan izan duten blokeo-jarrera salatzen dugu – jarraitu du –. Hasiera-hasieratik egiaztatu ahal izan dugu Udalak ez zuela inolako borondate politikorik izan”.

“Corrugados berriro zabaltzea komeni den ala ez eztabaidatzea zilegi da, baina aldiz, argudio faltsuekin Azpeitiko eta lurraldeko gainerako herritarrak manipulatzen jardutea, kontakizunak errealitatea ordezka dezan, hori ez da zilegi. Hori ez – azpimarratu du Arrizabalagak –. EH Bilduk beste behin ahaztu du  - jarraitu du – argudio batek sinesgarritasun osoa galtzen duela inposatu nahi denean. Politikan denak ez du balio. Ez da garaia bizi dugun larrialdi-egoerari etekin politikoa ateratzeko, baizik eta proposamen eraikitzaileak egiteko eta azpeitiarren eta Gipuzkoako herritarren interes orokorraren alde lan egiteko. Azpeitiko Udalaren eta EH Bilduren jarrera ulertezina da – nabarmendu du bozeramaile abertzaleak – krisi-egoera honetan; izan ere, Gipuzkoan ahalegin handia egiten ari gara enpleguari eusteko eta gure industria-sarea indartzeko. Gipuzkoak, inoiz baino gehiago, ordezkaritza instituzionala duten buruzagien eta talde politikoen batasuna eta erantzukizuna behar ditu. EH Bilduk bere erantzukizuna onartu behar du herritarren aurrean, aitzakiarik eta manipulaziorik gabe”.

Gogoratu behar da Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitiko Udalari proposatu ziola "lantalde bat sortzea Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko teknikari eta ordezkariekin, dauden aukeren bideragarritasuna aztertzeko – azpimarratu du Arrizabalagak –. Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Azpeitiko EAJ-PNV udal taldea eraikitzaileak izaten saiatu gara, eta behar beste aldiz biltzeko eskaintza egin dugu, merezi zuela uste baikenuen. Hala ere, Udalak ez du elkarlanean aritzeko inolako asmorik erakutsi, eta ez du nahi izan mahai gainean zituen alternatibak eztabaidatu ere".

EAJ-PNVko Batzarkide Taldeko bozeramaileak bere hitzaldian adierazi duenez, "2013-2014an enpresa itxi zutenean, 300 langilek izen-abizenekin kalean amaitu zuten. Eta drama bat izan zen: haientzat, familientzat, Azpeitirako eta Gipuzkoarako. Hori dela eta, Azpeitiko EH Bilduren Udal Gobernuari eskatu dio "biktimismoa eta teoria konspiratiboak alde batera uzteko", lanean hasteko eta oraindik bere esku dagoena egiteko, Corrugados berriro zabaltzearekin batera enpresak sortu nahi zituen 270 lanpostu berriei berriro izena jartzeko”.

Amaitzeko, EAJ-PNV bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi duenez, "Gipuzkoak inoiz baino gehiago behar ditu gure herritarrei eta gure industria-sareari egoera zail honetan laguntzeko politikak. EAJ-PNVko batzarkide-taldeak proposamen eraikitzaileak planteatzen eta egungo krisialdiari aurre egiteko lanean jarraituko du. Covid-19aren osteko lurraldearen susperraldi ekonomikoa bultzatuko duten neurriak hartuta, enpleguaren suntsipena geldiarazteko. Laburbilduz – amaitu du –, lanean jarraituko dugu egungo krisi sozio-ekonomikoari aurre egiteko eta Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube