Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/10

Irungo EAJ-PNVk Miguel Ambulodi kalean lur gaineko aparkaleku bat egokitzeko beharra azpimarratu du

Talde jeltzaleak nabarmendu duenez, hainbat zuzenketa aurkeztu eta gobernuak konpromisoa hartu arren, auzokoek aparkaleku arazoak konpontzeko zain jarraitu beharko dute.
Irungo EAJ-PNVk Miguel Ambulodi kalean lur gaineko aparkaleku bat egokitzeko beharra azpimarratu du

2019 urtearen amaieran, Miguel Ambulodi kaleko bizilagunek Udalari aspaldidanik eremu horretan zegoen aparkalekuaren arazoa konpontzeko neurriak har zitzala eskatu zioten. Arazo hori are larriagoa bihurtu zen gainera Hegoaldeko Ingurabidearen harira, Txenperenea eremuan egin ziren obren eta aparkaleku eremu bat kentzearen ondorioz.

Hala ba, eta irundar bizilagun hauen eskariarekin bat eginez, EAJ-PNVtik Miguel Ambulodi kalearen eta Diana kalearen atzealdearen artean dagoen eremuan, lur gaineko aparkaleku bat egitea proposatu genuen 2020ko Aurrekontuetan, bertan dagoen arazoa gutxitzeko asmoz. Osoko bilkura horretan, nahiz eta gobernuak aurkako botoa eman, hurrengo kreditu aldaketan beharrezko diru zuzkidura emateko konpromisoa hartu zuen, gurekin partekatzen zuten arazo horri aurre egin ahal izateko.

Era berean, 2020ko otsailean, Elitxuko Auzo Elkartearekin bildu ginen, arazoari buruz hitz egiteko, eta behar horren berri eta guk proposatutakoaren berri emateko ere. Eta honen harira, aparkalekuaren sorrera, Hiritik At kooperatibarekin batera lantzen zenbiltzan auzo planean atxikitzea erabaki zuten.

Baina, pandemia eta hartu behar izan diren neurri apartak tarteko, urte eta erdi geroago, arazoak hor dirau. Egunero, inguruko bizilagunek lanetik etxera iristearen eta ezin aparkatzearen arazoari aurre egiten diote.

Horrela, bizi dugun egoeraz jabetuta, joan den martxoaren 9an, 2021eko aurrekontu proiektuan gobernuak ez zuen aparkalekua eraikitzeko behar zen partida atxiki, bizilagunekiko eta gure taldearekiko zuen konpromisoa alde batera utziz. Ondorioz, EAJ-PNVtik arazo horri berriz ere heltzeko eta horren arabera jokatzeko beharra proposatu behar izan genuen. Are gehiago, aparkalekua egiteko proiektu bat idatzita eta 125.000 euroko zenbatespen ekonomikoa eginda dagoela jakinda.

Halaber, Aurrekontuen azken osoko bilkura horretan, gainera, alkateak aipatu zuen gure taldeak benetan nahi zuena proiektu hori egitea bazen, gobernua prest zegoela hiru aste inguruko epean egingo zen kreditu aldaketan proiektu honi diru kopuru bat esleitzeaz hitz egiteko.

Bi hilabete geroago, maiatzaren 28an, udal gobernuak kreditu aldaketa bat eraman du osoko bilkurara, baina, gure harridurarako, ez du esandakoa formalizatu eta bigarrenez ez du bere hitza bete. Zoritxarrez, auzotarrek aparkalekuaren arazoarekin bizitzen jarraitu beharko dute.

Gure taldeak, auzoetako arazo puntualak arintzeko lanean jarraituko du. Baita planteamendu orokor, anbiziotsu eta osoagoetan ere. Etorkizun oparoagoko eta abangoardiako hiria eraikitzen lagundu nahi dugu. Eta bide horretan, EAJ-PNVtik uste dugu beharrezkoa dela mugikortasun iraunkorreko eredu bat ezartzea, garraiobide publiko eta partikular guztien arteko bizikidetza aintzat hartuko duena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube