Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/31

Pandemiak baldintzatutako Agintaldi Plan Eguneratua aurkeztu du Txomin Sagarzazu Alkateak

www.hondarribia.eus guneko gardentasuna atalean zintzilikatuta dago Hondarribiarentzat 3 esparru, 7 ardatz estrategiko, 43 helburu eta 81 proiektu jasotzen dituen dokumentua
Pandemiak baldintzatutako Agintaldi Plan Eguneratua aurkeztu du Txomin Sagarzazu Alkateak

Txomin Sagarzazu Alkateak gaur goizean Udaletxeko Areto Nagusian prentsaurrekoa eman du 2019-2023 Agintaldi Plan Eguneratuaren berri emateko.

“Gaur goizean behar Tokiko Gobernu Batzarra egin dugu, eta bertan onartu egin dugu ‘2019-2023 Agintaldi Plan Eguneratua’. Udal Gobernu Taldearen asmo eta proiektu nagusiak hor jasota daude, eta hoiek gizarteratzeko tresna bat dela uste dugu. Udal web gunean zintzilikatua dago jadanik, hain zuzen ere Gardentasuna atalean” esan du Sagarzazu Alkateak.

“Agintaldi Planaren definizioa 2020ko hasierarako ia bukatuta genuen, baina mundu mailako pandemiak gure asmoak erabat oztopatu dizkigu. Pandemia egoeraren hasiera hartan ez zitzaigun egokia iruditzen hontaz aritzea, eta ordutik hona Plana berrikusi eta eguneratu egin dugu, hortik ‘Agintaldi Plan Eguneratua’ izena jarri izana.

Gure ikuspegiari dagokionez, esan behar dut gure helburua egungo eta etorkizuneko hondarribiarren bizi-kalitate egokia bermatzea dela, eta garapen jasangarriko helburuekin bat eginez, Hondarribia ingurune eta ondare apartaren, kulturaren, euskararen, kirolaren eta elkartasunaren hiria izateko lan egitea dela. Horretarako, gobernantza ona oinarritzat harturik, udal kudeaketa eraginkorraren eta irekiaren alde egingo dugu.

Atal nagusiak

Dokumentuaren atal nagusiei dagoekienez, alde batetik ikuspegia eta balioak zeintzuk diren azaltzen dugu, hau da, zer nahi genukeen izatea Hondarribia, eta gu ze balio erabiliz lantzen ari garen. Hurrengo atala, eduki nagusiak dira, eta beste bat COVID 19 pandemiari aurre egiteko ze lehentasun markatzen ditugun zehazten duen atala da.

“Beste puntu bat, guretzat oso garrantzitsua dena, Garapen Jasangarrirako Helburuak zehaztea da, gure proiektuak 2030 Agendaren helburu eta helmuga zehatzekin lerrokatu egin ditugu. Guk ditugun proiektuak Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako helburu eta helmuga zehatzekin lerrokatu nahi izan ditugu. Azkenik, Gobernantza eredua zein izango den zehazten da, planaren jarraipena, eguneratzea, ebaluazioa eta kontu ematea nola ikusten dugun” dio Sagarzazuk.

“Erabiliko ditugun balio nagusienen artean, iraunkortasuna, zuzentasuna, gardentasuna, hurbiltasuna eta lankidetza, eraginkortasuna, berrikuntza eta euskalduntasuna zein euskaltzaletasuna dira.

Edukiei dagokienez, ez naiz orain zehaztapenetan sartuko, dokumentu osoa www.hondarribia.eus gunean dagoelako, baina esan nahiko nuke 3 esparru desberdintzen ditugula (herritarrak, herria eta Udala), 7 ardatz estrategiko, 43 helburu eta 81 proiektu, horietatik 39 lehentasunezkoak direlarik” amaitu du Sagarzazuk.

Dokumentu osoa irakurtzeko:

http://www.hondarribia.eus/documents/124308/1168315/Agintaldi+Plan+Eguneratua/cd05fc89-3a73-5fd9-b95f-7a6744bbef77

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube