Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/06/04

Irungo EAJk San Martzial Txingudiko tenis pistak egokitzea proposatu du

Talde jeltzaleak kirolaren praktika mugatzen duten beharrei erantzuna eman eta hau behar bezala sustatzearen aldeko apustua egin du
Irungo EAJk San Martzial Txingudiko tenis pistak egokitzea proposatu du

San Martzial Txingudiko kirol instalazioak, 2018an, duela hiru urte berritu ziren. Bere garaian zen zerbitzu eraikin berri bat egokitu zen eta esparrua ere hobetu zen; igerilekuak, haur jolasak eta berdeguneak barne. Irungo pertsona askok eskertu zuten ekimena. Hori bai, gogorarazi behar da urte hauetan zehar EAJ-PNVtik hainbat hobekuntza proposamen ere egin ditugula. Horien artean, gobernuak onartu eta ingurunea eta irisgarritasuna hobetzen lagundu zuen proposamen esanguratsu bat dago.

Zehazki, 2018ko uztailean, udaletxeko udal talde guztiek instalazioetara bisita egin genuenean, EAJ-PNVtik gabezia bat zegoela ikusi genuen, irundarrek ez zuten oinez bertaratzeko aukerarik. Horregatik, oinezkoentzako lotura bat jartzea proposatu genuen. Igerilekuetara ibilgailurik erabili behar izan gabe iristeko aukera izan zezaten irundarrek, hauei gure hiriko ingurune naturalaz paseatzen eta gozatzen joateko aukera eskainiz. Gobernuak kontuan hartu, onartu eta garatu egin zuen proposamena.

Era berean, eta igerileku zentralaren tamaina txikiak herritarren artean sortu zituen kexa eta eztabaiden ondorioz, gure taldeak 5.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu zuen 2019ko kreditu aldaketan, egun zen igerilekua handitzeko aukera aztertzeko. Gobernuak ez zuen onartu eta baztertu egin zuen zuzenketa.

Bide berean, denbora daramagu azpimarratzen, egun hobetu den instalazioa, tenis pisten estalkia konponduz errematatu beharko litzatekeela, gaur egun zulatuta eta hezetasunak eta landaretzak baliogabetuta baitago.

Hain da horrela, behin klubarekin hitz eginda, elkarrekin lan eginez, 2020ko Aurrekontuetara ekimen bat aurkeztu genuela, Udalak erreforma horri aurre egin ziezaion, eta, horrela, instalazioa osatu zezan, instalakuntzek benetan duten ahalmen osoa eskaini zezan. 50.000 euro 2020rako eta 150.000 euro 2021erako. Tamalez, gobernuak atzera bota zuen proposamena. Hala ere, instalakuntza hauek duten beharra ikusita, ezinbestekoa iruditu zitzaigun aurtengo aurrekontuetara ere aurkeztea, eta hala egin dugu. Udalak ahalegina egin behar du gure hirian kirola egitea mugatzen duten arazo horiek konpontzeko.

Ekimen honen helburua, teniseko pistak erabiltzeko aukera izateaz gain, beste jarduera batzuetarako ere erabili ahal izatea da. Diziplina anitzeko gune bihur daitekeen eta gure hirian dauden beste behar batzuei erantzungo dien instalazio bat proposatzen dugu. Gainera, udal gobernuak instalazioaren kudeaketa integrala eta ez partziala egiteko aukera balora dezake, kudeaketa eraginkorragoa, efizienteagoa eta Irunek behar duen mailako zerbitzua duena erraztuz.

Azkenik, eta betiere jarrera eraikitzaile batetik, nabarmendu nahi dugu EAJ-PNVtik kirol politikak babesten jarraituko dugula, baita tokiko kirola eta kirolariak ere. Eta alde horretatik, uste dugu hiriaren oinarrizko kirola sustatu eta bultzatu behar dugula, errotuta dagoena eta profesionala, Irun osoan instalazio egokiak modu koordinatuan bermatuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube