Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/27

Azpilgoetaren eraberritze integrala amaitu du Udalak, auzoaren irigarritasuna nabarmen hobetuz

Iñaki Arregi alkateak adierazi duenez “herritarrentzako Mendaro bat eraikitzen ari gara, atseginagoa, irisgarriagoa eta oinezkoaren mugikortasun errazagoa bilatzen duena”.
Azpilgoetaren eraberritze integrala amaitu du Udalak, auzoaren irigarritasuna nabarmen hobetuz

Mendaro irisgarriago eta atseginago bat bilakatzeko ahaleginean, Zelaikua Plazako eraberritzeari jarraiki, Azpilgoeta auzoko eraberritze lanak amaitu berri ditu Udalak.

Udal gobernutik azaldu dutenez, “proiektuaren ardatza pertsona ororentzako irisgarritasuna bermatzea da; beraz, eremu osoa maila berean jarri da, espaloiak jaitsiz, mailak eta beste elementu batzuk kenduz. Helburua herritarrak auzoan eroso eta seguru sentitzea da; hori dela eta, oinezkoentzako guneak zabaldu dira eta ibilgailuen pasabidea kendu da, ingurua oinezkoentzako gune segurua izan dadin. Herritarrentzako Mendaro bat eraikitzen ari gara, atseginagoa, irisgarriagoa eta oinezkoaren mugikortasun errazagoa bilatzen duena”.

Eraberritzearen xehetasunei ekinez, Laurel zaharra dagoen parkearen eremua handitu da, horrela, gune hori erdiguneko plaza bihurtuz. Bertan, berdegune berriak landatu dira, lorontzi, zuhaixka, banku eta abarrekin, bizikidetza eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko. Autoentzako aparkaleku kopurua mantendu da.

Funtsean, erabilgarri ez diren espaloi estuak, gune aldapatsuegiak eta koxka ugariak kendu dira, horretarako araudiak irisgarritasun alorrean jartzen dituen baldintzak betez. Udalak auzotarrekin hainbat bilera burutu zituen beraien ekarpenak proiektuan barneratzeko asmoz.

Irisgarritasun lanez gain, Ur Zerbitzuarekin elkarlanean, euri-uren eta ur beltzen sarea berritu da ere, egungo hoditeria ordezkatuz. Lan hau proiektuaren hastapenetan ez zen aurreikusi, eta egungo Udal Gobernuak proiektua eguneratu zuen 2020 hasieran, uren sarea ere berritze aldera.

Azpilgoeta auzo erdigunean 2.570 m2-ri eragin dien lanek 270.786,60 euroko aurrekontua izan dute, BEZ gabe. Lanak Egurki enpresak gauzatu ditu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube