Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/31

Donostiako Gizarte Zerbitzuek 16.094 familia artatu zituen 2020an

Gizarte Ekintzako departamentuak 1,5 milioi euroko ez-ohiko aurrekontu-saila bideratu zuen COVID-19aren ondorioei aurre egiteko
Donostiako Gizarte Zerbitzuek 16.094 familia artatu zituen 2020an

Donostiako Gizarte Zerbitzuetako Zentroek 16.094 familia artatu zituzten 2020an, hau da, 2019an baino %7,31 gehiago. Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek eta Gizarte Ekintzako zuzendari Garikoitz Agotek departamentuaren 2020ko datuak aurkeztu dituzte.

San Romanek azpimarratu du, 2020a ez-ohiko urtea izan dela, eta bi helburu bete nahi izan dituztela: alde batetik, gizarte zerbitzuen euskal sistemak jasotzen dituen zerbitzuak eta prestazioa hobetzea eta hiritarrei zerbitzuetara sarrera erraztea; eta bestetik, osasun-larrialdiak eragindako premiazko gizarte beharrei modu egokian erantzutea. Eta hori guztia, Gizarte Ekintzako zinegotziak azalduta, Donostia hiri kohesionatuago bat izateko.  

COVID-19ak eragindako osasun-larriaren ondorioz, Gizarte Ekintzako departamentuak 1,5 milioi euroko ez-ohiko aurrekontu-saila bideratu zuen sortutako ondorioei aurre egiteko. Halaber, egoerak departamentuak ematen dituen zerbitzu guztietan izan du eragina.

Artatutako 16.094 familietatik, 3.940k lehen aldiz erabili zituzten gizarte zerbitzuak, hau da, aurreko urtean baino %1,99 gehiago. Guztira, Udalaren Gizartze Zerbitzuetako Zentroek eta Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak 17.174 baliabide eskaera kudeatu zituzten, hau da, 2019an baino %8,92 gutxiago.

Eta jaitsiera horren arrazoi nagusiena honakoa da: Foru Aldundiak zentro ezberdinetarako sarrera berriak denboraldi batez eten zituen, eta era berean, 6 hilabetez luzatu zuen mendekotasun maila ezberdinen berrikuspenak. Aldiz, diru-laguntza eskaerak, adin txikikoen gaineko eskuhartzeak, eta genero indarkeriaren biktimei arreta eta laguntza baliabideen eskaerak handitu ziren.

Gizarteratze diru-laguntzak

Osasun-larrialdiaren ondorioz, 2020an 3.008 familiari Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eman zitzaizkion, hau da, 2019an baino %19,75 gehiago. Horrenbestez, Udalak 3,2 milioi euro bideratu zituen diru-laguntza hauek ematera, hau da, 2019an baino %31,07 – 2019an 2,4 milioi euro bideratu ziren –.

Lan Partekatuaren Plana Sustatzeko Laguntzei dagokienez, Udalak 812 familia lagundu zituen, aurreko urtean baino %37,86 gehiago, eta 696.000 euro bideratu zituen, hau da, 2019an baino %29,2.

Adineko pertsonak

2020an Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzurako 719 eskaera gehiago egon ziren, eta guztira zerbitzuan 579 alta berri eman ziren. Hortaz, urte guztian zehar 1.901 etxebizitzatan bizi diren 2.633 pertsonari eman zitzaien zerbitzua. Eta zerbitzu hau emateagatik Udalak 10,8 milioi euroko fakturazioa izan du (1,77 erabiltzaileek ordainduta, 2,88 Foru Aldundiak, eta 6,15 Udalak).

Gainera, Etxez-etxeko Laguntza zerbitzuaren hainbat erabiltzailek beste hainbat zerbitzu jaso dituzte, esaterako segidakoak: garbiketa sakonak (16), hainbat laguntza produktuen erabilera – garabiak edo ohe artikulatuak – (27), osasun arloko kudeaketak egiteko laguntza (44), edo botikak kudeatzeko laguntza (141).

Etxez-etxeko Laguntza zerbitzuarekin batera, beste hainbat baliabide eskaintzen dira adineko pertsona ahulenak euren etxebizitzan jarraitzeko eta beste hainbat pertsonekin harremanak izateko, besteak beste, honakoak: telelaguntza eta Goizaldiak arlo komunitarioan goizeko arreta zerbitzua. 2020an 1.163 eskaera jaso ziren telelaguntza zerbitzurako, eta 39 pertsonak erabili zituzten Goizaldiak. Era berean, 278 pertsonak jaso zuten Nagusilan eta Gurutze Gorria bountarioen elkarteek ematen duten adineko pertsonentzako laguntza zerbitzua.

2020ko ekimen esanguratsuenetako bat Lagunkate izan zen. Ekimen hau Donostia Lagunkoia eta Lurralde Ordenazioaren zerbitzuarekin elkarlanean egin zen. Eta Lagunkateri esker Udala konfinamenduak iraun zuen egunetan bakarrik edo  beste adineko pertsona batekin bizi diren 65 urtetik gorako 17.816 pertsonarekin harremanetan jarri zen. Eta harreman horren ondorioz, Gizarte Zerbitzuek jarraipena egin zieten 2.128 pertsonari.     

Halaber, hiriko adineko pertsona jubilatuen 23 elkarteekin berrogei bat ekimen garatu ziren, adineko pertsonen partehartze aktiboa, soziala eta kulturala sustatzeko. Eta +55 programan 5.619 pertsonak parte hartu zuten antolatutako 498 ekimenetan. Gogoan izan programa honen helburua dela adinekoen partehartze aktiboa eta soziala sustatzea udal ekipamendu komunitariotan.

Adingabeentzat arreta eta zerbitzuak

2020ko uztailaren 7a arte Gizarte Ekintza departamentuak hainbat programa garatu zituen adikzioen prebentzioari lotuta. Dena den, horietako batzuk, esaterako, gazteen lokaletan prestakuntza eta informazio programa, bertan behera gelditu ziren osasun-larrialdia zela-eta. Data horretatik aurrera, zerbitzu hori Osasun eta Ingurumen zuzendaritzaren esku dago.

183 pertsonak – 89 adingabe, 92 familia eta 2 hezitzaile – parte hartu zuten substantziak kontsumitzeagatik edo izateagatik hirian isuna jaso duten edo nahiz eta isuna jaso ez izan baina arrisku egoeran zeuden adingabeentzako neurri alternatiboen programan.  Era berean, 8 ikastetxetako 17 taldek parte hartu zuten droga mendekotasuna prebenitzeko hezkuntza arloan egiten diren programetan, eta 8 ikastetxetan teknologia berrien erabileraren gaineko prebentzio programak garatu ziren.

Adingabeen babesarekin lotura duten prebentzio progamei buruz, 2020an 4 unitate profesional gehiago martxan jarri ziren  detekzio eta eskuhartze goiztiarrerako programan. Eta horiei esker eskuhartzeak egiten ari dira, besteak beste, profesionalek haurrekin harreman zuzena duten guneetan, 44 ikastetxetan (%88 hiriko ikastetxe publiko eta kontzertatuetan) eta hiriko osasun-zentro guztietan.  Zerbitzuaren hedapena dela-eta, Gizarte Zerbitzuek arreta goiztiarra eman zieten 1.266 kasuri, aurreko urtean baino 93 gehiago. Bestalde, babesgabetasun egoera arinean edo moderatuan zeuden adingabeak artatzeko programetan 201 kasu berri artatu ziren eta 38 Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuetara bideatu ziren.

Era berean, profesionalek segidako programen bidez egin dituzte eskuhartzeak:  arlo sozioedukatibo eta psikosozialean laguntza emateko programa (455 adingabe), eta 0 eta 4 urte bitarteko haurrei eta euren familiei laguntza ematen dien Safe Care programa (24 familia), 4 eta 8 urte bitarteko haurrei eta euren familiei laguntza ematen dien Incredible Years programa (91 personas) eta atxikimendu seguruan oinarritutako  AVI programa (11 familia).

Genero indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko programa

Gizarte Zerbitzuek 216 pertsona artatu zituzten programa honetan 2020an. Eta programa honen bidez informazioa eta babesa ematen zaie genero indarkeriaren biktimei. Gainera, aurreko urteetan programan sartu ziren beste 227 pertsonari arreta ematen jarraitu zien.

Etxerik gabeko pertsonak

Konfinamenduak eta COVID-19ak eragindako ondorengo egoerak ondorioak izan zituen etxerik gabeko pertsonak artatzeko programan. Etxerik gabeko pertsonen konfinamenduari erantzuteko, Udalak 3 aterpe berri martxan jarri zituen, Abegi Etxeaz gain: Ondarretako udal aterpetxea, Atano III frontoia, eta Uba-Green Hostel aterpetxea.

Era berean, COVID-19ak eragindako egoerak aldatu zituen Gaueko Aterpearen funtzionatzeko modua  - 24 orduko zerbitzua ematen hasi zen – eta kokapena – hasieran Ondarretako udal aterpetxean, eta ondoren Uba-Green Hostel aterpetxean –. Bertan, 76 pertsona ezberdin artatu ziren, eta guztira 5.489 gau eman ziren.

Bestalde, Udalaren Gizarte Abegi Etxeak 729 pertsona ezberdinen 1.008 sarrera izan zituen, eta guztira 11.000 gau eman ziren. Hestia eguneko zentroak ere hainbat aldaketa jasan zituen osasun-larrialdia dela-eta. Ondorioz, lokalean 618 pertsona artatu zituen, kaleko zerbitzuak 30 pertsona, eta gune komunitarioan ematen den zerbitzuak 60 pertsona. 

Gainera, Gizarte Ekintzako departamentuak 5 larrialdiko etxebitiza eta totoretzapeko etxebizita gehiago jarri ditu bazterkeria-egoeran dauden pertsonentza, eta dagoeneko 28 ditu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube