Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/21

Ezohiko egoerari aurre egiten jarraitzeko 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten Udalak

Olatz Peon Ormazabal: “Aurten ere ekonomia suspertzeko eta kultura babesteko neurriak hartzea eta okerren pasatzen ari diren herritar eta sektoreei laguntza ematea ezinbestekoa da; bide horretan hainbat neurri hartu ditugu aurten, baina aldi berean Covid osteko agertokirako Tolosa prestatzen ere bagabiltza, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta Tolosa biziberritzeko estrategikoak diren proiektu eta egitasmoak martxan jarriz, etorkizunean ere Tolosa kultur arloan zein zerbitzuen arloan erreferente izaten jarraitzeko”
Ezohiko egoerari aurre egiten jarraitzeko 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten Udalak

Iaztik ari da Tolosako Udala Tolosako hiri ekonomia eta kultura babesteko eta bereziki, herritarren gizarte babesa bermatzeko neurriak hartzen. Udal gobernuak argi du herritarren gizarte beharrei erantzutea lehentasunezkoa dela eta ekonomiaren sustapenean, Udalak, eginkizun garrantzitsua duela.

Gauzak horrela, Olatz Peon Ormazabalek, Tolosako alkateak, adierazi du: “oraindik orain, pandemiaren ondorioak jasaten ari gara, dagoeneko argia ikusten hasi bagara ere, eta beraz, okerren pasatzen ari diren herritar eta sektoreei laguntzen jarraitzea da udal gobernu honen  lehentasun eta jarduera nagusia”.

Horregatik, ezohiko aurrekontuak prestatu zituen udal gobernuak aurtengo urterako eta iaz bezala, aurten ere hainbat neurri hartu dira Covid19aren ondorioak arintzeko. Alkateak azaldu duenez, neurrietako batzuk 2021eko aurrekontuan zeuden aurreikusita, esaterako, tokian kontsumitzeko bonuen kanpaina  eta beste batzuk aldiz, egoeraren bilakaeraren ondorioz hartu behar izan dira sektore kaltetuenak babesten jarraitzeko.

Pertsonak erdigunean

Ezohiko aurrekontuen ardatz nagusietako bat Gizarte Babesa bermatzearena izan da. “Pertsonak jartzen ditugu erabaki ororen erdigunean; are eta gehiago egungo testuinguruan, gizarte politika eraginkorrak bultzatzea da gure helburu nagusia tolosarren gizarte babesa bermatzeko,  inor atzean ez uzteko, horregatik, areagotu dugu urtetik urtera inbertsio soziala, 2021ean %9” azaldu du Olatz Peon Ormazabalek.  “Aurten, gizarte zerbitzuen alorrera bideratutako aurrekontua ezohiko egoerak sortu dituen behar berriei erantzutera bideratu da, baina baita ere herritarrei eskainitako gizarte zerbitzuak indartu eta hobetzera; etxez etxeko laguntza zerbitzua  sendotu eta hobetu dugu, familia esku-hartzea indartu, pertsona gehiago artatu eta zerbitzu integralagoa eskaintzeko oinarriak landu ditugu eta nerabeen mahaia aktibatu da berriz ere Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plana mahai horretan lantzen hasteko eta bertan jasotako ekintzak martxan jartzeko, besteak beste” gehitu du.

1,1 milioi euro baino gehiago Tolosa suspertzen jarraitzeko

“Aurten momentuz, ezohiko egoerari aurre egitera 1,1  milioi euro baino gehiago bideratuko ditugu; ahalegin ekonomiko handia da, baina iaz bezala, erabat beharrezkoa herritarren beharrei erantzuten jarraitzeko” baieztatu du alkateak.

Hiri ekonomia eta kultura babestea izan dira iaztik udal gobernuaren lehentasun nagusiak.  “Iaztik hona egitasmo berriak jarri ditugu martxan Tolosa biziberritzeko eta pandemia ondotik ere berezkoa dugun izaerari eusteko, kultur arloan zein jarduera ekonomikoari dagokionean, Tolosa erreferente izaten jarraitzeko”. 

Horretarako, 2021 urte honetan, bi zentzutan ari da udal gobernua lanean, ezohiko egoerak ekarri dituen beharrei erantzuten, batetik, eta etorkizunera begira, Tolosa Covid19 osteko agertokirako prestatzen, bestetik. Gauzak horrela, estrategikoak diren hainbat proiektu daude martxan, ez soilik gizarte zerbitzuen alorrean, baizik eta baita ere, beste hainbat alorretan: Emakumeen Etxea, Zumarditxiki, kaleen eraberritzeak Tolosa atseginagoa bihurtzeko... eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko estrategikoak diren eta legealdi planean jasoak dauden proiektu eta egitasmoak ere abiarazi ditu gobernuak: ostalaritza ordenantza, azoka guneen berrantolaketa, ekintzailetza sustatzek ekimenak edota merkataritzaren digitalizazio eta belaunaldi aldaketarako proiektuak. “Etorkizunari begira, ate joka ditugun erronka eta egitasmoei heldu behar diegu, Tolosak aurrera egiten jarraitu behar duelako” azpimarratu du alkateak.

Tolosa suspertzeko 2021 urteko neurri zehatzak

Iaz bezala, erabaki eta neurri guztiak, gainerako erakundeekin koordinatuta eta eragile eta sektore ezberdinekin elkarlanean garatu dira.

1. Tokian kontsumitzeko #SuspertuTolosa bonuak: 120.000€

Iazko kanpainen arrakasta ikusita, hiri ekonomia osatzen duen sektoreak laguntzeko kanpaina berriak egingo ditu udalak.

Herriko saltokiak babesteaz gain, tolosarrek ere kontsumitzeko gaitasun handiagoa izango dute, erosketa bonu bakoitzeko udalak diru gehiago jarriko duelako, inpaktu ekonomiko handiagoa sortzeko.

Dagoeneko merkataritza eta zerbitzuen sektoreei bideratutako kanpaina abiatu da, 162 saltokik izena eman dute eta 8.000 bonu jarri dira salmentan. Horiek iraila bitartean erabili ahal izango dira.

2. Hiri ekonomia babesteko tasetan %100eko hobaria: 421.000€

Hiri ekonomia babesteko eta sektore kaltetuenak laguntzen jarraitzeko, 2021ean, tasak %100 hobaritzea erabaki zuen Udalak.

Merkatari, ostalari eta azokagileek, beraz, aurten ez dute terrazagatik eta azokan postua jartzeagatik tasarik ordainduko. Terrazen kasuan, gainera, ostalariek ez dute espazio publikoaren erabilera handiagoa egiteagatik tasa gehigarririk ordainduko.

Hondakinen tasari dakionez, aurretik aipatutako sektore guztiei (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak) %100ean hobarituko zaie tasa eta elkarte gastronomikoek, bidai agentziek, ikastetxeek... ere ez dute aurtengo hondakinen tasarik ordainduko.

3. Diru laguntzak sektore kaltetuenentzat: 200.000€

Egoerak behartutako itxiera perimetralaren ondorioz, eta ostalaritza sektoreak izandako itxierak direla eta, bereziki kaltetuak izan diren sektoreei – ostalaritza eta turismoa- zuzendutako diru laguntza zuzenak ematea proposatu du udal gobernuak. Proposamena maiatzeko Osoko Bilkurara eramango da onartua izan dadin eta beharrezkoak diren prozedimenduak jarraituta, ondoren egingo da deialdia.

Gobernuak landutako proposamenaren arabera, ostalaritza establezimendu guztiei (itxieragatik) 1.000 euroko diru laguntza zuzena emango zaie eta 2.000 euroko laguntza gehiagarria izango dute 4 mahai baino gutxiago dituzten establezimenduek.

Turismo sektoreko jarduerei (alojamenduak, bidai agentziak...) 3000 euroko laguntza emango zaie.

 

4. Kultura babestu eta herria biziberritzeko egitarau eta egitasmoak: 377.880€

Ohiko kultur programazioez gain, egitarau bereziak antolatu dira denbora honetan eta antolatuko dira datozen hilabeteetan ere: inauteri egunetan indartutako kultur egitaraua, pazko astean eskainitako ToloFOLK jaialdia eta Kultura Plazara kultur egitaraua.

Modu honetara, herriari bizia eman nahi zaio, bisitariak Tolosara erakagarri, hiri ekonomia suspertzen eta indartzen eta kultura babesten jarraitzeko.

Hiri ekonomia biziberritzeko abiatutako proiektu estrategikoak

Esan bezala, udal gobernu bi zentzutan ari da lanean eta dagoeneko hainbat proiektu estrategiko jarri dira martxan aurrtengo urtean, horietako batzuk, noski, garapen ekonomikoari eta hiri ekonomiari lotuta:

  • Ekintzailetza sustatzeko Emari-Coworking gunerari buruzko kanpaina eta ekintzaileei bideratutako ikastaroak.
  • Azoka Lagunak proiektuaren indartzea eta azokaren berrantolaketa.
  • Etorkizunean merkataritza ehuna sendo mantentzeko gogoko.eus proiektua, digitalizazioa eta  belaunaldi aldaketa sustatu eta ahalbideratuko dira.

Era berean, merkataritza lokalen alokairura eta birgatze lanetarako diru laguntza lerroa eguneratu eta martxan jarriko da.

  • Turismo estrategia landuko da udarari begira eta aurten zabalduko da Turismo Bulego berria.

Tolosa ekintzen faktoria bat izan ohi da urte osoan zehar: azoka bereziak, nazioarteko ekimenak,  kultur jarduerak... eta beraz, udala dagoeneko lanean ari da, normaltasuna berrekuratzean,  jarduera hori guztia berreskuratzeko, Tolosak ez dezan duen erreferentzialtasuna galdu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube