Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak eta bere aholkulari juridikoek prozesu osoan egindako lana babesten dugu
Eric Galvez: “Gipuzkoaren subiranotasuna Batzar Nagusietan datza, eta, beraz, ahal dugun guztia egingo dugu Batzar Nagusi hauen borondatea errespeta dadin. Borondate hori, Batzar Nagusiek onartutako ponentzian eta Europako Zuzentarauetan oinarritzen da, eta Gipuzkoaren interes orokorrarekin bat egiten du”"Oso kritiko agertzen gara Auzitegi Gorenak emandako probidentziaren zentzuarekin, eta babesgabetasun juridikoko egoeran gaudela uste dugu; izan ere, Europako legeria oro Europar Batasunak eskatuta kontsultatu behar da, eta, kasu honetan, Espainiako auzitegiek ez dute kontsultatu", gaineratu du Eric Galvez, EAJ-PNVren Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Departamentuko foru diputatuaren agerraldiaren ostean. "Gogora ekarri behar dugu – jarraitu du – Foru Arau proiektua Europako instantzietara igorri zela, Batzar Nagusietan onartu aurretik, eta Europako Erkidegoko arduradunen bermea izan zuela, Gipuzkoako bidesari-sistema ezartzearen aldeko irizpena eman baitzuten txostenean”.
“EAJ-PNV Batzarkide taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak prozesu osoan zehar egindako lana babesten du, eta bereziki eskertu nahi dugu Aintzane Oiarbide Diputatu anderearen lana prozesu osoan zehar, nahiz eta espainiar auzitegien kontraesanekin leihatu behar izan. Aldundiak egindako planteamentu guztiek Europako arduradunen onespena jaso baitute eta aldiz, esapiniar auzitegien ezezkoa – azpimarratu du Eric Gálvezek –. Bestetik, EAJ-PNV Batzarkide taldeak eskertu nahi du – jarraitu du – aholkulari juridikoek prozesu osoan zehar betetako lan txukuna, bereziki Jose Ramon Ciprian Legelari Nagusia, gaur gaiaren inguruko azalpen zehatzak eta proazesuaren egoera korapilatsuaz berri eman diguna, eta Iñigo Lamarca, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Legelariari, erakunde honen eta bere erabakien defentsan egindako lan guztia, hain zuzen ere, gaur egindako batzorderi dagozkien foru-arauak defendatzeko prestatu dituen errekurtsoak. Horregatik guztiagatik – azpimarratu du Galvezek – Foru Dekretu Araua onartzeko erabakia babesten dugu, bai eta aurkeztuko den Foru Araua onartzekoa ere, Europako batzordeko teknikariak jada aztertzen ari direna, eta aurreko biekin gertatu zen bezala, berriro ere Europako Batzordearen bermea izatea espero duguna. Izan ere, beti izan gara eta gara, kanon bat ezartzearen aldekoak, “erabileragatik ordaintzea”, gure bide-azpiegituren mantentze lanen gastua arintzeko hein batean, Europako herrialde askotan egiten den bezala. Batzar Nagusietan uste dugulako bidesaria dela sistema sozialki eta ekologikoki aurreratuena”.
Eric Galvez batzarkide abertzaleak ukatu egin du, beste behin, Foru Araua diskriminatzailea zenik Gipuzkoako lurraldean bizi ez diren garraiolariekin, Espainiako auzitegiek uste duten bezala, garraiolari sindikatu espainiarraren eskakizunari jaramon eginez. Kasazio-errekurtsoa eragin duen epaiak – nabarmendu du – ez du inoiz azaldu zer arrazoik bultzatzen duen auzitegia diskriminazio-egoera gertatzen dela erabakitzera; izan ere, ez ditu kontuan hartu Foru Arauan txertatu ziren aldaketak, eta ez ditu kontuan hartu ustezko "zeharkako diskriminazio" horren teoria gezurtatzen duten benetako erabilera-datuak (orain eskura ditugunak).
Bide Azpiegituren Batzordeko EAJ-PNV bozeramailearen ustez, "EH Bilduren diskurtsoak, beste behin ere, helburu bakarra du: Foru gobernua higatzea eta "iraganeko mamuak" elikatzea, BIDEGIren kaudimenaren aurkako kontakizun faltsu eta antzua kasu. Benetan uste dugu, ez dela garaia Gorenaren probidentziaren irizpenaren ondoren sortutako egoerari etekin politikoa ateratzeko. Honelakoetan, eraginkor izatea dagokigula uste dugu eta guztiok elkarrekin lan egitea gure erakundeen defentsan eta Gipuzkoaren interes orokorraren alde. EAJ-PNV batzarkide taldeak – jarraitu du – ahal duen guztia egingo du Batzar Nagusien eta euskal erakundeen eskumenak eta edukiak defendatzeko, orokorrak edo foralak izan, eta Europako zuzentarauen aplikazioa defendatzeko. Besteak beste, Gipuzkoako interes orokorrarekin bat egiten duelako, bidesarien sistemak, Europa eta penintsula lotzen dituen bide-azpiegituren mantentze lanen gastua, gipuzkoar guztiok gure zergen bidez ordaintzen duguna, arintzen duelako. Kapazidade handiko errepideak bidesari-sistemaren bidez finantzatuz gero, “erabileragatiko ordainketa" – berretsi du batzarkide abertzaleak – baliabide gehiago izango ditugu gure gizarte-babeseko sistemara bideratzeko, pandemiak eragindako sektoreei diru-laguntzak emateko sistema indartzeko eta berrikuntza- eta garapen-proiektuak bultzatzeko”.
Azkenik, EAJ-PNV batzarkide Eric Galvezek esan du, “eztabaida ez da bidesaria bai ala ez, eztabaida hori aspaldi gainditu genuen Gipuzkoan, onespen zabalarekin gainera. Auzitegi Gorenak iritzitako probidentziak zuzenean eragiten dio Batzar Nagusi hauen foru-izaerari eta dagozkion eskumenei. Horregatik, Gipuzkoaren subiranotasuna Batzar Nagusietan datzalako, ahal dugun guztia egingo dugu Batzar Nagusi hauen borondatea errespeta dadin, gure eskumenak defendatzeko eta Europako zuzentarauen aplikazioa defendatzeko, orokorrak nahiz foralak izan. Inork ez dezala zalantzan jarri" amaitu du Eric Galvezek
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31