Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Garraio Ministerioaren atzerapen estrategia salatu du Euskadiko azpiegitura proiektuetan
Maribel Vaquerok Lezo-Errenteria geltokiko trenbide-eremua handitzeko lanak ez egitea kritikatu dio Abalosi, eta hauek hasteko data bat eskatu dioEAJ-PNVko Maribel Vaquero senatariak izapide guztiak bete dituzten proiektuak ez gauzatzeko bere Ministerioak erabiltzen duen "estrategia atzeratzailea" egotzi dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari. "Lizitazioa iragartzeak edota kontratuaren esleipen eta formalizazioa egiteak ez du bermatzen obra gauzatuko denik", aurpegiratu dio Jose Luis Abalosi arratsaldeko kontrol saioan.
Jeltzaleen ordezkariaren gaitzespena, oraingoan, Lezo-Errenteria geltokiko trenbide-eremuaren luzera handitzeko proiektua ez gauzatzearen harira etorri da; "duela sei hilabete amaituta egon behar zuten lanek baina hasi ere ez dira egin". Izan ere, Vaquerok gogora ekarri duenez, 2017an Sustapen Ministerioak, ADIFek, Estatuko Portuek eta Pasaiako Portuak hitzarmena sinatu zuten, proiektuaren finantzaketa eta idazketa Portu Agintaritzaren kontura izango zela ezartzen zuena; Adifek, berriz, 2018an gauzatu beharko zen obraren lizitazioa eta exekuzioa bere gain hartzen zituen. Azkenik, 2019ko uztailaren 25ean esleitu zen, milioi bat euro pasatxoko zenbatekoarekin, eta 14 hilabeteko egikaritze-epearekin, baina lanak hasi gabe daude oraindik.
"Ez naiz balorazioak egiten ari, Ministerioko lanak egin ez direlako egiaztapenak dira. Data bat nahi dugu, obrak egiteko benetako konpromisoa", eskatu du senatari jeltzaleak. Vaquerok gogora ekarri duenez, Lezo-Errenteria geltokiko trenbide-hondartza 550 metroko luzerara arte zabaltzeko proiektuak 20 bagoi arteko trenak hartzeko baztergunea luzatzea ahalbidetuko luke, Estatuan ibilgailuen garraioan bigarren portu garrantzitsuena den honen eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetuz hauen garraioari dagokionez. "Portuak eta zerbitzua ematen dien enpresek askotan eskatzen duten obra da, batez ere siderurgia eta automobil-enpresak". Lanen atzerapena onartu ondoren, Ministroak aurreratu du lanak udazkenean hasiko direla, eta 2022an amaituko direla.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31