Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ udal taldea lanean ari da gure ekimenez udal aurrekontuan txertatutako proiektuak gauza daitezen
Aste honetan bildu dira EAJ udal taldeko kideak Gizarte parte-hartzea saileko zinegotzi delegatuarekin ordenantzaren lanketaren inguruko bere ikuspegia azaltzeko.Errenteriako EAJ udal taldeak hainbat proposamen egin zituen 2021 urteko udal aurrekontu proiektuan txertatzeko eta udal gobernuarekin hala adostuta proiektu horietako batzuk udal batzak onartutako proposamenean jaso ziren. Udal batzan bertan azaldu zuten jeltzaleek ohiko moduan aurrekontuan jasotakoen jarraipena egiteko asmoa zutela baina jarraipen berezia egingo ziotela beren ekimenez txertatutakoei.
Jeltzaleen ekimenez landuko den proiektu horietako bat da, hain zuzen, parte-hartze ordenantza eta honen inguruan hitz egiteko bildu berri dira Elixabete Murua eta Garbiñe Oiarbide EAJ udal taldeko zinegotziak Gizarte parte-hartzea saileko zinegotzi delegatuarekin ordenantzaren lanketaren inguruko bere ikuspegia azaltzeko. “Uste dugu lehenik eta behin parte-hartze arloan egin dugun ibilbidea aztertu behar dugula eta era berean errenteriarrak ahaldundu behar ditugula udaleko erabakietan parte har dezaten” azaldu dute jeltzaleek “eta halaxe adierazi diogu zinegotzi arduradunari”. EAJ udal taldeak proposatutako kontu-sailak parte-hartze ordenantza herritarrekin lantzeko lehen fase bat hartzen du bere baitan “baina ordenantza behar bezala herritarrekin landu eta adostekotan ezinbestekoa izango da datorren urteko aurrekontuan ere segida izatea” azaldu dute.
EAJk lehen fase honetarako proposatzen du orain arte Errenteriako Udalak parte-hartzearen inguruan egin duen ibilbidea aztertzea. “Egin ditugunetatik ikasi beharra daukagu eta horretarako ezinbestekoa da hausnarketa hori egitea” azaldu dute EAJko zinegotziek “zertan asmatu dugun, zertan ez, zer dugun hobetzeko, zeintzuk diren gure indargune eta gure ahulguneak, zein kasutan lortu dugun herritarrak inplikatzea…”. Baina hausnarketa honekin batera herritarrak ahalduntzeko beharra ere ikusten dute jeltzaleek “herritarrak udalaren erabakietan inplikatzeko beharrezkoa da aurretik ahalduntze lan bat egitea”. EAJren ustez herritarrei erremintak eman behar zaizkie hartzen duten konpromiso hori ahalik eta modu egokienean bideratzeko eta zentzu horretan herritarrak “gaitu” beharra dagoela uste dute. “Garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrei helaraztea parte-hartzearen inguruko informazio, hala nola, ze aukera dauden, ze eredu desberdin eta abar” diote jeltzaleek. Horretaz gain, ordenantza bat lantzeko ordenantza bera zer den edota udal baten eskumenak zeintzuk diren jakitea ere beharrezkoa dela uste du EAJk. Jeltzaleen ustez helburu orokorra etorkizunean errenteriarron parte-hartzea bideratuko duten joko arauak lantzea bada ere “etorkizuneko prozesuak anitzak eta aberatsak izan daitezen herritarrengan parte-hartzerako grina indartzea ere bada helburu nagusietako bat”.
Amaitzeko, parte-hartze ordenantzarekin bezalaxe beste proiektuekin ere lanean dabiltzala azaldu dute EAJko kideek “batzuk nahiko landuta ditugu eta laster helaraziko dizkiogu gure proposamenen xehetasunak udal gobernuari eta beste batzuekin oraindik ere lanean gabiltza definituago dauzkagunean udal gobernuari helarazteko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31