Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ekin diote Arriaga eremuko urbanizazio proiektuaren 2. faseko lanek
Bigarren fase honetako lanak industria guneko behealdeko sarbidearen eremuan burutuko dira eta egingo diren lanen artean galtzada zein espaloiak konpondu edota zintarriak berreraikiko diraIndustria gunea biziberritu eta bertako jarduera ekonomikoari bultzada emateko apustuan, Elgoibarko Udalak urrats bat gehiago eman du Arriaga eremuko urbanizazio proiektuan. 2020ko otsaila eta uztaila bitartean, aipatu proiektuko lehen faseko lanak burutu ostean, oraingoan jada hasi ditu 2. faseko lanak, urbanizazio proiektuari jarraipena emanez.
Udal gobernuarentzat proiektu estrategikoa da, herriko industria guneak azpiegitura onez hornitzea beharrezkotzat jotzen baitu jarduera industriala garatzen laguntzeko. Arriagakoa, herriko poligono zaharrenetarikoa da eta bertan jarduera ekonomiko anitzak egiten dira. Hori dela eta, bertako jarduerei ekosistema eta azpiegitura egokiak eskaintze aldera hainbat aldaketa eta berrikuntza egiten dihardu Udalak.
Bigarren fase honetako lanak, esaterako, industria guneko behealdeko sarbidearen inguruan egingo dira da eta lehen bidegurutzeraino helduko dira, hain zuzen, ‘Térmicos Sarasketa” enpresa pareraino eta lehen fasearen amaieraraino.
Obren helburua da eremuko irisgarritasun edota argiteria arazoei irtenbidea ematea eta egingo diren lanen artean, halaber, galtzadaren zorua zein espaloiak konpondu, zintarriak berreraiki , euri uren saneamendu sarea zein edateko uren hornidura sarea konpondu eta 7 argiztapen puntu berri jarriko dira.
Lanen aurrekontua 201.453,57 eurokoa da (BEZik gabe) eta lanen exekuzio epea hiru hilabetekoa izango da, horrenbestez, abuztua amaierarako amaituta izatea espero du Udalak.
“Elgoibarrek pisu handia du industria alorrean eta Udaletik ezinbestekoa iruditzen zaigu daukagun hori zaindu eta bultzatzea, horretarako egungo enpresei beren jarduna burutzeko lurzoru zein baliabide egokiak eskainiz eta, bide batez, berriak erakartzeko kalitatezko azpiegitura eta ekosistema bat bermatuz. Horrek guztiak eragin zuzen eta positiboa izango du etorkizunean kalitatezko enpleguaren mantenuan zein lanpostu berrien sorreran”, azaldu du Ane Beitia alkateak.
Alkateak azpimarratu du, halaber, udal gobernuaren apustua dela ehun ekonomikoaren babesa, sustapena eta lanpostuen sorrera bultzatzea eta bide horretan jarraituko dutela lanean Elgoibarren garapen ekonomikoa bultzatu eta herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31