Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/19

Udalak edozein zerbitzu publiko euskaraz jasotzeko hiritarren eskubidea defenda dezala exigitzen du Irungo EAJ-PNVk

Mehatxatuta ikusten du, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak "baztertzailetzat" jo duelako Udaltzaingorako hizkuntza-eskakizunetan
Udalak edozein zerbitzu publiko euskaraz jasotzeko hiritarren eskubidea defenda dezala exigitzen du Irungo EAJ-PNVk

Irungo EAJ-PNVren Uri Buru Batzarretik gure desadostasuna eta kezka adierazi nahi dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak iragarri duen epaiagatik. Epai horrek Irungo Udaltzaingoaren zerbitzurako 12 lanpostuetarako ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetzen ditu, uste baitu "diskriminatzailea" dela plaza bat eskuratzeko euskararen ezagutza eskatzea.

Irmoki salatu nahi dugu egoera hori, eta Irungo Udalari gure exijentzia azaldu nahi diogu -hala nola, erabakia hartzen badu, laguntza eman–, epairen helegitea bultzatzeko, hari aurre egiteko behar diren baliabideekin, eta, horrela, Irungo herritar guztien hizkuntza-eskubidea modu berean defendatu eta aldezteko.

Ez gaude atzerapauso bat bera ere onartzeko prest. Horrelako epaiak legearen eta euskal herritarren eskubideen aurkako erasoa dira, baita Irungo herritar guztiena ere, eta zalantzan jartzen dute duela 40 urtetik hona euskara sustatzeko eta defendatzeko eraikitzen ari den bidea. 

Interpretazio horrek euskal herritar guztien hizkuntza-eskubideak urratzera garamatza. Euskal administrazio publiko bateko langile izan nahi duenari ezin dio eragin era baztertzailean bi hizkuntza ofizialak jakitea eskatzeak; izan ere, udaleko profesional ororen helburua da herritarrei ahalik eta zerbitzurik egokiena eta osoena eskaintzea, eta hizkuntza funtsezkoa da herritar guztiekiko komunikazio hoberenerako.

Irunen urteak daramatzagu euskararen alde eta euskaldunok ditugun eskubideen alde lanean. Bidea ez da erraza izan, baina lorpenak ez dira gutxi. Gaur egun, herritarren % 60k gure hizkuntzaren berri izatea lortu dugu, baina oraindik asko dago egiteko eta hobetzeko. Urte hauetan, EAJ-PNVk Irungo herritarrak euskaraz bizitzera animatzeko sentsibilizazio-programak proposatu eta abian jarri ditu. Beraz, Irunen euskararen erabilera normalizatzeko, eskubideak bermatzeko eta euskara ezagutzen eta erabiltzen duten irundarren bazterkeria saihesteko dugun konpromezua berretsi nahi dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube