Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk "Luís Mariano" Gizarte Gunearen barrualdea berritzea proposatu du
Talde jeltzaleak Irungo adinekoen benetako beharrei erantzun eraginkorrak ematearen alde egin duJoan den martxoan, EAJ-PNVtik "Luis Mariano" Gizarte Gunearen barrualdea berritzeko, 2021eko aurrekontuetan 50.000 euroko partida bat sartzea proposatu genuen. Proposamen hori uda taldearen, zentroko erabiltzaileen eta eremuko erreferentziazko beste pertsona batzuen artean landu eta kontrastatu zen gainera. Eta udal gobernuak proposamenaren aurka bozkatu arren, gure taldeak horrelako neurriei eta ekimenei berriro helduko die.
Gizarte gune hau "erretiratuen etxea" izenez ezagutzen den eraikin herrikoian dago kokatuta. Hainbat hamarkada dituen eraikina eta azken hamarkadetan Irungo adineko pertsona askoren bilgunea izan dena. Egia da azken urteotan hobekuntza partzial batzuk egin direla, hala nola 2018an irisgarritasuna hobetu zen, baina zentro horrek eta bertako pertsonek esku hartze sakonagoa eta osatuagoa behar dute, barne berregokitze integrala. Hala adierazi ziguten adineko erabiltzaileek eta baita hainbat erakundetako pertsonek ere.
Bestalde, eta gure iritziz, azpimarragarria iruditzen zaigu gure proposamenak izan zituen balorazio teknikoak, non barne egokitzapen integral hori egiteko beharra bermatzen zuten eta zentroa "udalerriko adinekoen esparruan funtsezko baliabidea" zela adierazten zuten. Eta hori gutxi balitz, pandemiak espazioen, bereziki adinekoentzako espazioen, antolaketa egokiaren garrantzia eta beharra agerian utzi besterik ez du egin.
Proposamen honen helburua instalazioen funtzionaltasuna eta erosotasuna egokitzea eta berrantolatzea da, barrualdea espazio funtzionalago eta abegikorrago bihurtzea, eta banaketa hobea izatea. Hala bertan dauden zerbitzuak berme handiagoz eskaintzeko eta, aldi berean, etorkizunean zerbitzu berriak sartzeko aukera izango dute.
Irundar nagusiek beren benetako beharrei erantzungo dien gune edo zentro bat izatea nahi dugu, bai gaur egun, bai etorkizunean. Horregatik guztiagatik, lanean jarraituko dugu, Irungo adinekoen bizi kalitatea hobetuko duten proposamenak sustatzen eta aurkezten.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31