Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak herritarrak Aiaren 2021eko Landa Turismo Hiriburu izateko hautagaitza bozkatzera animatzeko bideoak grabatzera gonbidatu ditu
10 segundo inguruko bideo bat grabatzea eskatu die herritarrei, honakoa adieraziz: BOZKATU AIA!. Maiatzaren 14a bitarte luzatuko da bozketa epea. www.escapadarural.com/capital-turismo-rural/2021 estekan burutu daiteke.Aia 2021eko Landa Turismo Hiriburu izateko azken 10 herrien artean dago. Escapada Rural plataformak antolatutako ekimenean 247 herrik hartu dute parte.
Orain, bozketa epea dago zabalik. Maiatzaren 14a bitarte luzatuko da. www.escapadarural.com/capital-turismo-rural/2021 estekan burutu daiteke.
Bozketa kanpaina bultzatzeko Udalak herritarren bideo motzak nahi ditu eskuratu, jendea Aia bozkatzera animatuz, ondoren AIA TURISMOA sare sozialen bitartez zabaltzeko.
Nekane Arrizabalaga alkateak nabarmendu du aukera “bikaina” dela Aia zein Urola Kosta Landa Turismoaren mapan kokatzeko: "harro egoteko modukoa da eta inplikatutako sektore guztientzat, hala nola nekazaritza turismoko, ostalaritzako eta bizilagunentzat, egindako lanaren errekonozimendua".
"Norabide egokian aurrera egiten ari garela erakusten digu, kalitatezko turismoa eskainiz, aisialdia eta gure udalerriaren sustapena ekonomia sustatzearekin bateratuz. Kultura, historia, nortasuna eta natura uztartzen dituen turismoa da, adierazi du. "Gainera, koronabirusaren krisia dela eta, une zail hauetan, izendapenak bisitari potentzialak erakartzeko kalitate zigilua ematen dio udalerriari. Asko lortu dugu azken 10en artean kokatuz, baina azken txanpan gure onena eman behar dugu".
Horrexegatik, 10 segundo inguruko bideo bat grabatzea eskatu die herritarrei, honakoa adieraziz: BOZKATU AIA!
Bideoa grabatzerako unean kontuan izan beharrekoak: grabazioa bertikala izatea, inolako mezu iraingarri, matxista edota errespetu gabekoa ez izatea, eta adierazitako mezuan, gutxienez, esatea: “Bozkatu Aia!”.
Bideo hau indibidualki zein hainbat bideo bateratuta egingo den muntaia batean soilik kaleratuko da AIA TURISMOA kontuaren Facebook eta Instagram kontuetan.
Guztion artean lortuko dugu! #BozkatuAIA
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31