Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Martuteneko geltokiari beste kokapena eman diezaiola eskatu dio EAJ-PNVk Ábalosi
Maribel Vaquerok Espainiako gobernuari eskatu dio “hitzetatik ekintzetara” igaro dadila eta bete ditzala Donostiako Udalarekin hitzeman zituen akordioakMaribel Vaquero senatariak Senatura eraman du gaur Donostiako Udalak tren bidezko garraioa integratzeko proposamen-eskaria. Gobernuari kontrola egiteko bilkuran ahoz planteatu den galderan, ordezkari jeltzaleak José Luis Ábalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroari galdetu dio Martuteneko geltokiari kokapen berria emateko egitasmoaren inguruan.
2018an Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko akordioa adostu zenean Ábalosen ministerioak hitzeman zuen aurrekontu horien barruan partida bat jarriko zuela Donostiako Martutene auzorako bidean dagoen trenbide pasabidea kentzeko.
Horretarako, ezer baino lehenago, Gobernu zentralak bermatu behar zuen Martuteneko zubia zabaltzeko lanak egingo zirela linearen alde bien arteko mugikortasun-arazoak konpontzeko. Halaber, Espainiako exekutiboak hitzeman zuen Donostiako Udala ere kontuan hartuko zuela inguru horretan trenbideak integratzeko lanei heltzeko orduan.
Trenbide pasabide hori ixteko lanak epe laburrean hasiko dira eta ministerioak oraindik ez ditu esandako lanak egin, lanek iraungo duten bi urteotan behin behineko irtenbidea emango delarik. Donostiako udalarengana ere ez du jo, geltokiari beste kokapen bat emateko eskariari erantzuteko.
Udalak, gune horretako irisgarritasunaren inguruan kezkatuta, geltokia lekuz aldatzea eskatu du herritarrek trenbideak zeharkatzeko gune seguruagoa izan dezaten, Martuteneko hirigunetik hurbilago. Senatari andreak ministroari azaldu dionez, onurak auzo osoarentzat izango lirateke eta are segurtasun eta konexio egokiagoak bermatuko lirateke mugikortasun alorrean.
Ábalosek berak aditzera eman bezala, ministerioak “etengabeko solaskidetza” du udalarekin, goiko pasabide bat eraikitzera begira. Dena dela, ez du ezer erantzun senatari andreak planteatu dion arazoa konpontzeko eta ez du ezer azaldu geltokia tokiz aldatzeko lanen etorkizunaz edo horretarako aurreikusi diren epeez.
Vaquerok berretsi du “hitzetatik ekintzetara” igaro beharra dagoela eta ministerioari eskatu dio Donostiako udalak planteatu duen eskariari erantzutea, “mugikortasun iraunkor, seguru eta konektatua” lortzeko eragiketa izango delako. “Hurbileko garraio zerbitzua hirigunean integratzeaz ari gara, ADIFentzat koste ekonomikoki txikiagoa izango duen irtenbideaz”, nabarmendu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31