Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/09

Andoaingo Udalak jolas-parke inklusibo berria eta komun publikoa jarriko ditu Karrika auzoan

Mari Jose Izagirre: Andoaingo haurrek jolasgune berri bat izango dute uztailatik aurrera, garapen fisiko eta mentalerako bereziki diseinatutako elementuak izango dituena
Andoaingo Udalak jolas-parke inklusibo berria eta komun publikoa jarriko ditu Karrika auzoan

Tokiko Gobernu Batzarrak Karrika auzoko Aiztondo plazan haurrentzako jolas multzo bat hornitzeko eta instalatzeko kontratuaren esleipena onartu du. Instalazio berria "jolas-parke ikusgarri eta koloretsua" izango da Mari Jose Izagirre, Zerbitzu zinegotziak azaldu duenez. Gune berria "ingurunean erabat integratuko da" eta  "herriko neska-mutikoentzat diseinu berri, inklusibo eta estimulagarria" izango du. Esleipena 61.328 eurokoa da (BEZa barne), eta MADERPLAY SL enpresari eman zaio. Kontratuaren iraupena 4 astekoa izango da, sinatzen den egunetik aurrera.

Hala, Andoaingo txikienek eta, bereziki, Karrika auzokoek, aisialdirako gune berriaz gozatzeko aukera izango dute uda honetan bertan. "Zerbitzu Sailaren aurreikuspenen arabera, parke berria martxan egon ahal izango da uztailean", esan du Izagirrek, eta azpimarratu du "jolasgunearen osaera eta hura osatzen duten elementuen aniztasuna" baloratu direla. Garrantzi berezia eman zaio, hark zehaztu duenez, "jolasgunearen izaera inklusiboari, erabiltzaileen gaitasun fisikoak eta intelektualak direnak direla, eta baita jolasen eduki ludikoari ere". Gauzak honela, Karrikako parke berria "irudimena suspertzen duen jolas- eta topaketa-ingurune bat izango da, jolasgune bat, eta umeen garapen fisikoa eta mentala hobetzen ere lagunduko duena".

Halaber, Andoaingo Udalak adjudikatu du Aiztondon desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutako erabilera mistoko komun autogarbitzaile kabina bat hornitu eta jartzea, obra zibila barne. Onartu berri den eskaintzak, 57.946 euroko kopurua eta 5 hilabeteko exekuzio-epea du. Karrika-Aiztondon 120.000 euroko inbertsioa totala egingo da, eta dauden zerbitzuak nabarmen hobetuko dira. Izagirre zinegotziak azaldu duenez, "Zerbitzu Saila auzoetako azpiegituren eta zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten ari da, udalerri osoko prestazioak eta bizi-kalitatea parekatzen saiatuz, eta, horrela, Andoaingo erdigunearen eta auzorik urrunenen edo periferikoenen arteko deskonpentsazio historikoa orekatuz".

Haurrentzako parkeak eta komun publikoak udalerriko aisialdirako gune nagusietako bat osatzen lagunduko dute, eta Oria ibaiaren ibilbidean zehar (Zumea, Etxeberrieta eta Karrika artean, Miranda pasealekuaren bidez lotuta) hedatzen den berdegunea nabarmen hobetzea ahalbidetuko dute.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube