Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Urazandi auzoko bi igogailu publikoak, erabilgarri
Igogailuek 20 pertsonentzako edukiera dute eta 24 orduz egongo dira erabilgarri, urteko 365 egunetan. Guztira lanek 8 hilabete iraun dute eta 549.022,21 euroko aurrekontua izan dute, igogailuaren kontratazioa barne.Amaitu dira Uranzadi auzoko bi igogailu publikoak ezartzeko lanak eta jada herritarrek erabilgarri dituzte. Guztira lanek 8 hilabete iraun dute eta 423.066,05 euroko aurrekontua izan dute.
Gaur, maiatzak 5, burutu da irekiera ofiziala auzotarren eta udal ordezkarien eskutik. Bertan izan dira Urazandiko auzotar ugari, eta Ane Beitia alkatea eta Iosu Arraiz Hirigintza zinegotzia.
Orain arte, Urazandiko irisgarritasuna eskailera mekanikoekin konpontzen zen. Dena den, eskailera mekanikoek ez zuten irisgarritasuna bermatzen auzotar guztientzat. Gurpil-aulkian dauden pertsonek ibilbide irisgarririk gabe jarraitzen zuten. Guztira, Urazandi auzoan 6 eskailera mekaniko zeuden. Egindako obrarekin, oinezkoen zirkulaziorik handiena dagokien lehenengo bi eskailera mekanikoak ordeztu dira. Desnibelak 10 metro ingurukoak dira beheko igogailuaren kasuan eta 4 metro ingurukoak goikoaren kasuan.
Lehen igogailuak 14 metro inguruko altuera du guztira, eta 1.500 kg eta 20 pertsonentzako lekua du. Azken desnibela 8,35 metroko igogailu batek salbatzen du. Aurreko igogailuak bezala, 1.500 kg eta 20 pertsonentzako edukiera du. Igogailura sartzeko, beheko espaloiari lotutako egonaldi eremu txiki bat sortu da ere.
24 orduz egongo dira erabilgarri igogailuak, urteko 365 egunetan.
Udalerriko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetu eta herritarren ongizatea bermatzeko Udal elgoibartarraren estrategiaren barnean kokatzen de proiektu garrantzitsuenetako bat da, Errotaberri auzoko edota kiroldegi alboko igogailuarekin batera, beste hainbaten artean. Udalak onartutako hirugarren Irisgarritasun Planean jasota dagoen jarduera bat da. Dokumentu hau irisgarritasunaren arloan udal gobernuaren lehentasunak markatzen dituen ibilbide-orria da, esparru horretan urrats irmoak eginez aurrera egitea ahalbidetuko dion plana. Bi igogailu hauek inguruko herritar askok helarazitako eskariei erantzuten diete, gainera.
Urazandiko bi igogailu hauen instalakuntzarekin batera, ingurua berrurbanizatzeko zenbait lan ere egin dira. Euri-uren saneamenduan eta argiteria sarean ere hobekuntzak burutu dira, besteak beste. Sare berriak Led teknologiako 7 argi puntu berri eta birjarri beharreko beste bat ditu, aurretik zegoen argiteriaren bikoitza.
Elgoibar irisgarriagoa egiteko proiektu andana
Urazandiko igogailuek Udalak lehentasunezkotzat duen Elgoibar irisgarriago bat egiteko lerro estrategikoari erantzuten diote. Bide horretan, Udalak bide luzea du egina eta jarraituko du egiten, mugikortasun bertikala bultzatuz, herriko kaleen eraberritzeak bultzatuz irisgarritasuna barne hartuz, eta bestelako mugikortasun aukerak eskainiz, esaterako, Udalbusa.
Bide horretan, Arreiture-Erretsundi batuko dituen igogailua eraikitzeko lanak lizitazio fasean daude. Lanak 2021eko bigarren seihilekoaren hasieran ekitea da Udalaren aurreikuspena. Horretaz gain, Errotaberrin ere eskilara mekanikoak ordezkatzeko igogailua ezarriko da. Irisgarritasuna hobetze aldera ere, King Kong-eko zubiaren eraberritzea abian jartzeko hartu-emanean dabil Elgoibarko Udala URA ur agentziarekin: aurten lizitatuko da exekuzio proiektua, proiektuaren idazketari ekiteko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31