Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/06

EAJ-PNVk Irun iraunkor, atsegin eta berdearen aldeko apustua egiten du

Talde jeltzaleak proposamen eraikitzaileak egin nahi ditu Irunek eredu jasangarririk ausartena eta osoena izan dezan
EAJ-PNVk Irun iraunkor, atsegin eta berdearen aldeko apustua egiten du

Datorren astelehenean, apirilaren 10ean, etorkizuneko Irun jasangarria eta abangoardiakoa diseinatzeko helburuarekin, Irungo Udalean Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea martxan jarriko da. Batzorde horrek, gainera, gure hiriko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (PMUS) lantzeko balioko du, EAEko 4/2019 Legeak eskatzen duen bezala, eta Udalak 2021-2025 urteetan garatu beharreko asmoak zehaztuko ditu bertan, hiri atseginagoa eta berdeagoa lortzeko.

Hiriak hazkunde ekonomikoaren gune neuralgikoak direlako, baina munduko karbono isurketen %70ko eta baliabideen erabileraren %60aren eragileak ere badira. Hala ba, Irungo udalak, bai gobernuak baita oposizioak ere, prozesu honetan jokatu behar dugun papera funtsezkoa izango da. Nazio Batuetako estatu kide guztiek 2015ean, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) ezartzea onartu zuten bezala.

Testuinguru horretan, Irungo Udalak gidatu beharko du gure hiriaren eraldaketa ekologikoa, eta mugikortasuna eraldaketa horren gako garrantzitsu bat izango da. Gure taldearentzat, EAJ-PNVrentzat, berebiziko garrantzia duen gakoa.

Batzordean parte hartuko dugu eta gure asmoa Irungo eraldaketa ekologiko egokia bultzatzea izango da. Betiere proposamen eraikitzaile, positibo eta aurreratuen bitartez, Irunek ahalik eta eredu jasangarri, ausart eta aurrerakoiena izan dezan.

Ildo horretan, EAJ-PNVtik hainbat alor barne hartuko dituen neurri zehatzak sustatuko ditugu, orain arte egin dugun bezala, esaterako; erregaia kargatzeko eta erregaiz hornitzeko gune alternatiboak instalatzea, garraio publikoa sustatzea, erabilera partekatuko ibilgailuak sustatzea (car-sharing), garraio pribatua ahal heinean murrizteko aukerak bultzatzea, merkantziak banatzeko logistika hobetzea, bizikleten erabilera bultzatzea, eta oinezkoentzat bideratutako eremu berriak ahalbidetzea.

Orain arte gure taldeak egindako proposamen formalak:

  • Gain Gainean eta Larretxipi kaleen arteko lotura hobetzea: Ikuspegi ekonomikotik eta sozialetik Alde Zaharra suspertzeko eta dinamizatzeko ekimena. Gure hiriko gunerik esanguratsuenetako bati bultzada bat ematea ahalbidetuko lukeen ekintza da.
  • Bidegorria Kolon pasealekuan: Bidegorri zabala, segurua eta bideragarria, bizikletak, patinak, patineteak eta VMPek erabili dezaten. Bi noranzkotakoa, neurri zabalekin, ondo seinaleztatuta eta autoetatik eta motorretatik babestuta. Asmoa paseo Kolonek hiru errei dituela aprobetxatzea litzateke, eta horietako bat bi norabideko bidegorri gisa bideratzea. Horrela bizikletei eta patinete elektrikoei beharrezko espazioa eskainiko genieke eta oinezkoen segurtasuna bermatuko genuke.
  • Bidegorria Nafarroa etorbidean: Kolon pasealekuko bidegorriaren proposamenari jarraipena emateko proposamena. Gure hiria lotzen eta Irun hiri garbiago, seguruago, atseginago eta ingurumenarekiko begirunetsuago baterantz bideratuz.
  • Irun dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitzeko azterlana: Pertsona guztiak ingurune atsegin eta ekitatiboan bizi ahal izateko azterlana. Asko axola digun gaia. Izan ere, askotan, ingurunea da gaitasun desberdinak dituzten pertsonak normaltasunez mugitzea, eta parte hartzea eragozten dituena.

Era berean, eta amaitzeko, azpimarratu nahi dugu ezinbestekoa iruditzen zaigula prozesu honetan guztian udal gobernuak, bertan gauden talde guztiei, informazio zabala bermatzea eta egiten ari diren edo egingo diren azterlan guztiak erraztea. Halaber, Mugikortasun Iraunkorraren Plana egiterakoan herritarren parte hartze orokorra, modu batean edo bestean, bermatzea interesgarria eta baikorra iruditzen zaigu.

EAJ-PNVtik pertsonak erdigune izango diren mugikortasun seguru, iraunkor eta orekatuaren alde egiten dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube