Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/05

Gure helburua da herritarrek etxebizitza izateko duten eskubide subjektiboa bermatzea

Eneritz Miranda: “Alokairuko politikak sustatzeko funtsezkoa da etxebizitzaren fiskalitatearen arloan neurriak hartzea. Eta horregatik onartu dugun osoko zuzenketan, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu, beste bi foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren barruan, etxebizitzaren fiskalitatearen esparruan neurriak hartzeko formulak azter eta proposa ditzala”
Gure helburua da herritarrek etxebizitza izateko duten eskubide subjektiboa bermatzea

“Etxebizitza beharrari erantzuna, alokairura bideratutako sustapenen bidez edota hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko neurrien bidez eman behar diogu. Hain zuzen ere, zenbat eta alokairu eskaintza publiko handiagoa izan, orduan eta hobe eragin ahal izango diogu etxebizitza-merkatuari. Ikusi besterik ez dago etxebizitza publikoen eskaintza zabala dagoen lurraldeetan, alokairuko prezioak kontrolatuago daudela”, adierazi du EAJ-PNV batzarkide Eneritz Mirandak, etxebizitza alokairu eta haren erregulazioari buruz Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran. “EAJ-PNV batzarkide taldean argi dugu etxebizitzaren gaiari epe luzerako irtenbide estrukturala eman behar diogula, alokairuko etxebizitza eskaintza handiagotzetik datorrena, eta ez, errentei mugak ezarri edota arautzetik” azpimarratu du.

“Alokairuko politikak sustatzeko funtsezkoa da etxebizitzaren fiskalitatearen arloan neurriak hartzea” nabarmendu du Eneritz Mirandak. EAJ-PNV batzarkide taldean beti egon gara neurri pizgarriak hartzearen alde, hau da, alokairua sustatzeko neurri fiskalak hartzearen alde, jabeek hutsik dituzten etxeak alokairuan jar ditzaten. Eredu berri baterako trantsizioa egin behar da, baina tentuz egin behar da, alokairuko etxebizitza arrazoizko prezioan eskaintzen duenari pizgarri fiskalak eskaintzeko. Eta horregatik aurkeztu dugun osoko zuzenketaren bigarren ekimenean Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu, beste bi foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren barruan, etxebizitzaren fiskalitatearen esparruan neurriak hartzeko formulak azter eta proposa ditzala, etxebizitzaren alokairua ordaintzen duten pertsonen kenkariak beren errenta-mailaren arabera egokitu eta haztatzeko, eta etxebizitzaren alokairuagatik lortutako errentak progresibotasun-printzipioaren mende jartzeko.

Jarraian, EAJ-PNV batzarkide, Eneritz Mirandak alokairuaren gaian, gazteen egoera ekarri du hizpidera: “emantzipazioa oinarrizko nahi eta helburu dugu. Emantzipazioa da bizitza-proiektu autonomoa garatu ahal izateko giltza eta hortaz jabeturik, etxebizitza eskuratzeko zailtasunei aurre egiten dihardute administrazioek. Horregatik, gazteriari lehentasunezko arreta ematen jarraituko dugu. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programaren bitartez alokairu bat ordaintzeko zuzeneko laguntzen bidez emantzipatzen laguntzeko”.

“Gure helburua da etxebizitzaren funtzio soziala eta herritarrek etxebizitza hori izateko duten eskubide subjektiboa bermatzea, alokairua lehentasunez sustatuz, birgaitzea bultzatuz, hiria berroneratuz edo hutsik dauden etxebizitzak erabiliz. Era berean, gizarte-kohesioa eta etxebizitza-politiken eta gainerako gizarte-politiken arteko lotura handiagoa sustatzeko eta gazteek emantzipazio-prozesuan dituzten premiei eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzeari arreta berezia emateko” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube