Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Corrugados berriro irekitzeko lan-batzorde bat martxan jartzea eskatu du EAJ-PNVk
Aste honetako osoko bilkura egin ondoren, eta alkateak azken unean aurkeztu zuen txostena aztertu ondoren, EAJ-PNVk udaletxean lan-batzorde bat abiaraztea eskatuko du, jendaurrean, modu irekian.Galdera askok jarraitzen dute erantzunik gabe, eta alkateak aurkeztutako txostenak ez die erantzunik ematen bi gai nagusiei:
- Plan Orokorraren zer xedapen zehatzak eragozten du Corrugados berriro irekitzea
- Eta, edonola ere, zein izango lirateke hori posible egiteko beharrezkoak diren hirigintza-araudiaren aldaketak.
Hori dela eta, jeltzaleek gogorarazi dute martxoaren 17an hirigintzako txosten bat aurkeztu zutela udaletxean, jarduera berriro hastea bideragarria zela iritzita. Txosten horrek legezko eta baliozko irtenbide bat proposatzen du, HAPOn bertan oinarritua. Irtenbide hori hirigintzako hainbat profesionalekin kontrastatu da, bai juridikoekin, bai teknikariekin.
EAJ-PNVk, abian jar litezkeen beste jarduera batzuekin koordinatuta, berriro adierazi du prest dagoela Udalari laguntzeko –beharrezkotzat jotzen diren heinean– indarrean dagoen udal-plangintza eta lurralde-antolamendua aldatzeko behar diren izapideak: epeen kontua da
Joan den asteartean ikusi ahal izan genuen, alkateak informazio gehiago ezkutatzen ez badu behintzat, ez duela aurkeztu zen irtenbidea bideraezina edo legez kanpokoa dela dioen txostenik, ez eta berrirekiera ahalbidetzeko planeamendua egokitzeko eman beharreko urratsak eta epeak aztertzen dituen txostenik ere.
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen du lantalde bat eratzea, teknikari, legelari eta alderdi politikoetako eta beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera, Corrugadosen jarduera berriro irekitzeko eman beharreko urratsak erabakitzeko.
Amaia Etxeberria EAJ-PNVko bozeramaileak datorren astean aurkeztuko du osoko bilkura berezia egiteko eskaera, ekimen hau martxan jartzeko eta alkateari gai zehatz honen inguruan jarrera politiko argia eskatzeko: Corrugados ireki nahi du ala ez?
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31