Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/27

EAJ-PNVk irundarren alde lanean, hobekuntzak proposatzen eta babesten jarraituko du

Egin ditugun proposamen guztiak gure hiriko elkarteekin landutako ekimenak izan dira
EAJ-PNVk irundarren alde lanean, hobekuntzak proposatzen eta babesten jarraituko du

EAJ-PNVtik Santano alkateari eskatzen diogu errespeta ditzala oposizioko taldeetatik egiten ditugun proposamen guztiak. Irainak eta gezurrak ez dira onargarriak politika demokratikoan. Egiten duten irain bakoitzeko, gure taldeak proposamen eta ekimen berri bat egingo du. EAJ-PNVtik orain arte bezala jarraituko dugu lanean. Irungo eta bertako pertsonen ongizatea helburu duen proposamen positibo oro babestuko dugu, baina neurri horiek nahikoak ez direla eta hobetu eta areagotu daitezkeela uste badugu, alternatibak ere proposatuko ditugu. Izan ere, gure lehentasuna irundarren onura da.

Alkateak eta bere gobernuak iraganean geratzea aukeratzea, politika zaharrean ainguratuta, liskar hutsaletan, beren hautua da, ez gurea. Urte asko daramatzate boterean ezarrita, eta hain ohitura txarrak dituzte barneratuta, non ez baitira gai besteen ideia onak onartzeko. Gure taldeak aurrera begiratzearen eta indarrak batzearen alde egiten du, pairatzen ari garen krisi hau gainditzeko. Hau da gure izateko eta egiteko modua.

Horregatik guztiagatik, joan den ostiralean, EAJ-PNVtik alor publikoa balioan jartzea erabaki genuen, eta asoziazionismoarekin batera landutako lau ekimen proposatu eta erregistratu genituen, Irun Aurrera 2021eko gobernuaren proposamena osatu eta hobetzeko. Proposamen positiboak, eta helburu bakarra zutenak; gehiago laguntzea, bideragarria eta posiblea delako. Eta ez gara nekatuko berriro gure proposamenak aztertzeko eta kontuan hartzeko eskatzeaz.

  • Zuzeneko laguntzak ostalaritzarako, merkataritzarako eta eragindako beste sektore batzuetarako, hala nola bidaia agentzietarako, taxilarientzako edo gimnasioentzako. Zuzeneko laguntzak funtsezkoak dira bizirauteko. Laguntza azkarrak eta eraginkorrak.
  • Bonu sistema hobetzea. Beste udal batzuen jardunbide hobeak aztertzea eta alderatzea, eta, hala badagokio, egoki ikusten diren hobekuntzak egitea.
  • Kultura bonoak izatea.
  • Ikuslerik gabeko ekitaldiak egiteagatik sarreren salmentan ezer sartu ezin izan duten kirol klubentzako laguntzak.

Hobetzeko proposamenak egitea gure DNAn dago. Gure ibilbidea errepasatu besterik ez dago. Dozenaka proposamen eraikitzaile eta positibo aurkeztu ditugu. Orain inoiz baino gehiago, protagonismoak alde batera utzi eta batzeko garaia da. Izan ere, laguntzea; proposatzea da, haratago joatea eta ez konformatzea. Lagundu diezaiegun Irungo pertsonei, familiei eta sektoreei hauek bizirik iraun dezaten.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube