Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/23

Hamabi milioi euroko soberakinetik, gobernuak bakarra erabiltzen du laguntzetarako

EAJ-PNVtik behar gehiagori erantzuteko eta sektore kaltetuenei laguntza gehiago eskaintzeko proposamenak egin ditugu
Hamabi milioi euroko soberakinetik, gobernuak bakarra erabiltzen du laguntzetarako

Pandemiak gure bizitzetan eragin handia izan du eta hala izaten jarraitzen du. Honek gure hirian izan dituen eraginak nabarmenak dira oso. Jarduera ekonomikoari dagokionez, Covidak utzitako arrastoa handia izan da, batez ere sektore jakin batzuetan, hala nola; ostalaritzan, merkataritzan, kulturan, bidaia agentzietan, taxilarietan, gimnasioetan, etab.

Badira hilabete batzuk EAJ-PNVtik publikoaren unea dela esaten gabiltzala. Ahultasun une honetan, administrazioek ahaleginak areagotu behar dituzte. Saneamendu eta euste urteen ondoren, 2021ean, pandemiaren ondorioz eta erakunde desberdinei egin beharreko ahalegin hori errazteko asmoz, orain arte aurrekontuak mugatzen zituzten arauak bertan behera utzi dira, eta gastu publikoa zabaltzea ahalbidetzen duen defizit ahalmena ezarri da. Laburbilduz, udalok baditugu tresnak eta baita gaitasuna ere ahalik eta gehien laguntzeko eta baliabide guztiak martxan jartzeko.

Duela gutxi egindako 2021eko Aurrekontuen Osoko Bilkuran, EAJ-PNVtik adierazi genuen ez geundela ados Udal Gobernuak egiten zuen planteamenduarekin. Bere esku zituen baliabide guztiak erabiltzen ez zituelako eta ia 3 milioi utzi ziren laguntza gehiago eta hobeak eskaintzeko aprobetxatu gabe. Egoera horren aurrean, gure taldeak proposatu zuen inbertsio gehiago egiteko gaitasun osoa mugiaraztea eta gehien sufritzen ari direnei laguntza gehiago ematea. Tamalez, koalizio gobernua ez zen gure proposamenekiko abegikorra izan eta baliabide horietako gehiena alde batera geratu ziren. Honen harira gobernuak adierazi zuen ez zela laguntza gehiago emateko unea, eta 2020ko likidazioa ezagutu arte itxaron behar zela, izan zitzaketen "zalantzak argitzeko" eta erabilgarri zegoen soberakina ziur ezagutzeko. Hala ere, martxoaren 9ko osoko bilkuran, konpromiso bat ere hartu zuen gobernuak; urtean zehar aurrekontuak aberastu eta Irun Aurrera planean ezarritako ildoak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa. Hala, saltoki txikiak, ostalaritza eta kultura bezalako kolektiboei laguntzeko.

Orain dela aste batzuk jakin genuen 2020 urteko likidazio zehatza, eta emaitza espero baino hobea izan da. Irunen egun 12 milioi euroko soberakina dago. Baina, Irun Aurrera 2021 planaren edizio berria aurkeztu ondoren, egiaztatu dugu gobernuak ez duela bere hitza eta konpromisoa bete. 12 milioi euro izan arren, Irun Aurrera plana onartutako 2021eko aurrekontuaren ia kalko bat da, milioi bateko gehikuntzarekin.

Beraz, eta kontuan hartuta alkateak eta bere gobernuak Irun Aurreraren edizio berriaren proposamena taldeon ekarpenetara irekita dagoela aipatu dutela, EAJ-PNVtik defendatzen jarraitzen dugu publikoaren unea dela eta baliabide guztiak hiriaren eta bertako pertsonen esku jartzeko garaia dela. Krisiari behar bezala aurre egiteko, ahalik eta azkarren joan behar dugu, epeak oso garrantzitsuak baitira. Ezin dugu denbora gehiago galdu. Horretarako, gure taldeak Irun Aurreraren laguntzak handitzearen alde egiten du, eta proposamen hauek aurkeztu ditugu:

  • Zuzeneko laguntzak ostalaritzarako, merkataritzarako eta eragindako beste sektore batzuetarako, hala nola bidaia agentzietarako, taxilarientzako edo gimnasioentzako. Zuzeneko laguntzak funtsezkoak dira negozio askok bizirauteko. Laguntza azkarrak eta eraginkorrak.
  • Bonu sistema hobetzea. Beste udal batzuen jardunbide hobeak aztertzea eta gurearekin alderatzea, eta, hala badagokio, kontuan hartzen diren hobekuntzak egitea.
  • Kultura bonoak izatea.
  • Ikuslerik gabeko ekitaldiak egiteagatik sarreren salmentan ezer irabazi ezin izan duten kirol klubentzako laguntzak.

Laguntza eman diezaiegun, okerren dauden Irungo sektore, familia eta pertsona horiei bizirauten bada ere laguntzeko. Eraiki dezagun etorkizuneko Irun bat, abangoardiakoa, harro egoteko modukoa.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube