Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lasarte-Orian lurpeko edukiontziak kentzearen alde gaude
Lasarte-Oriako EAJ-PNVren Udal taldea lurpeko edukiontziak kentzearen alde agertu da.Prentsa-ohar baten bidez, EAJ-PNV udal taldeak, Lasarte-Oriako edukiontziei buruzko hurrengo herri- kontsultaren deialdiaren aurrean, lurpeko edukiontziak kentzearen alde egin du. Bere ordezkarien arabera, "Egungo lurpeko edukiontziek kostu handiak sortzen baitituzte udal kutxetan. Udaleko langileen txosten teknikoen arabera, azken bost urteetan 270.000 € baino gehiago bideratu behar izan dira xukatze-ponpak mantentzeko, beste kontratazio batzuen edo udal-langileen beste kostu batzuk kontuan hartu gabe. Horregatik guztiagatik, lurpeko edukiontziak kentzea da gure jarrera".
Euren jarrerari dagokionez, jeltzaleek azpimarratu dutenez, "2020. urtearen hasieran gai honen inguruan posizionatu ginen. Lurpeko edukiontziak kentzeko erabakia erabaki politikoa dela uste dugu. Etorkizunera begiratu behar dugu, eta Lasarte-Oriak gaikako bilketaren datuak nola hobetu behar dituen urratsak ezarri. Hobetzeko tarte handia daukagu, eta hainbat ekintzaren bidez eta erabakiak hausnartuta eta adostuta, egungo datuak hobetu ahal izango ditugu. 2020an hainbat proposamen egin genituen eta oposizioarekin ere batzartu ginen zeintzuk ziren argitzeko. Pandemia egoera berritik, udal barruan, ezer gutxi landu da gai honen inguruan, eta gure ustez, behin herri-kontsulta amaituta, bilketa helburuak lortzeko neurri egokiak hartu beharko dira ".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31