Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/06

Tejeria kalea oinezkoentzat izango da apirilaren 12tik 25era, “Egia Pausoz Pauso” ekimenari esker

Donostiako Udalak eta auzoko bizilagunek abian jarritako ekimena da, Egian kalitateko oinezkoentzako espazioak sortzeko
Tejeria kalea oinezkoentzat izango da apirilaren 12tik 25era, “Egia Pausoz Pauso” ekimenari esker

Donostiako Udalak, Egia auzoko hainbat eragilerekin batera, apirilaren 12tik 25era Tejeria eta San Kristobal kaleetan oinezkoen lehentasuna sustatu du.

“Egia Pausoz Pauso” ekimenaren helburua da Egia auzoko oinezkoentzako lekua berreskuratzen laguntzea. Horretarako, egiatarrentzat kalitatezko oinezkoentzako gune baten erabilera gauzatzea eta horri buruz hausnartzea proposatzen da.

Maria Jesús Idoeta Auzoetako zinegotziak adierazi duenez, “proposamen honen ardatz nagusia Egia auzoan oinezkoentzako guneen beharra da, aspalditik auzoak egiten duen eskaera, eta bat dator Udalak oinezkoari eta bizikletari garrantzia ematen dion hiri bat bultzatzeko egiten duen apustuarekin”.

Egiakoa irisgarritasun konplexua duen auzoa da, malda asko eta oinezkoentzako gune murriztuak dituena. Hori dela eta, Egia Bizirik auzo-elkarteak oinezkoentzako espazioak berreskuratzeko ekimen bat jarri zuen abian, auzoko hainbat elkarterekin eta hainbat eragilerekin landu dena, proiektu honi forma eman arte.

“Egia Pausoz Pauso” Udalak herritarrekin duen lankidetza, herritarrekin entzute aktiboa izanda eta udal sailen bidez (kasu honetan Herritarren Partaidetza eta Mugikortasun sailen bidez) proposamen bateratuak egiteko lan eginez, herritarren ongizatea hobetzeko proiektuak gauzatzeko formula eraginkorra delaren adibide bat da.

Oinezkoen jarduera bultzatzea

Bi asteko proposamen honen bidez, auzoko oinezkoentzako espazioari buruzko hausnarketa zabaldu nahi da, Egiako oinezkoari espazioa itzultzen laguntzeko irtenbiderik onenak aurkitzeko ekarpenak eginez. Horretarako, analisi-lana egingo da ekimen osoan zehar, herritarren esperientzia inkesta eta behaketa prozeduren bidez.

Eta inguru horretan oinezkoen jarduera bultzatzeko, proiektuan parte hartzen duten eragileek sustatutako hainbat ekintza egingo dira kalean.

 Proiektuaren eragile sustatzaileak

“Egia Pausoz Pauso” gauzatu ahal izan da, Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza eta Mugikortasun sailek, “Egia Bizirik” auzo-elkarteak eta EHUko Arkitektura goi eskola teknikoak ekimenaren bultzatzaile gisa egindako lanari esker.

 Hauekin batera, hainbat eragilek ere parte hartu dute: Ongi etorri eskolara, SOS Arrazakeria, Egiako azoka txikia, Egiako Euskara Batzordea, Kalapie, Hegian dendarien elkartea, Aitor Ikastola, Maria Reina Ikastetxea, Txoko Berri, UPV-EHUko Arkitektura Saila, M Etxea arkitekturaren erabilerari buruzko ikerketa-taldea, Juntura kooperativa eta Kalea(n) Bizi.

Oinezkoentzako lehentasuna

Ekimena aurrera eraman ahal izateko, apirilaren 12tik 25era bitarteko asteetan ezin izango da Tejeria eta San Cristobal kaleetan ibili edo aparkatu, kasu hauetan izan ezik:

  • 2-3 eremuko Bertako ibilgailuek soilik aparkatzea, 20:00etatik 8:00etara, Tejeria kalean.
  • Zamalanak, 8:00etatik 13:30era, San Kristobal kaleko zamalanetarako eremuan eta eta Correos 6:00etatik 16:00etara.
  • Kale horietako jardueretako ibilgailu baimenduak.
  • Garaje partikularren jabeen joan-etorria.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonei erreserbatutako aparkalekuak erabiltzea (24h).

Aste hauetan bizilagunen aparkalekua errazteko, Konkorrenea kalearen goiko aldeko aparkalekua (Onkologikoaren ondoan) 2-3 eremuko bertakoek soilik erabiltzeko izango da.

Karmengo Andre Maria kaleko motoen aparkalekua erabiltzen jarraitu ahal izango da, motorren sarrera irteera kale horretatik eginez.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube