Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/04/08

Donostiako Udalak Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

Alkateak, udal ordezkariekin batera, Agifugi, Kamelamos Adiquerar, Romi Bidean eta Fundación Secretariado Gitano elkarteetako kideei harrera egin die
Donostiako Udalak Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du

Eneko Goia alkateak, udal zinegotziekin batera, harrera egin dio ijito herriari, gaur, apirilak 8, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean, Udaletxeko Udalbatza aretoan. Bertan Agifugi, Kamelamos Adiquerar, Romi Bidean eta Fundación Secretariado Gitano elkarteetako kideak egon dira. Ijito Herriaren bandera Udaletxean jarrita egongo da.

Ekitaldian adostutako adierazpena irakurri dute eta ‘Djelem Djelem’ ijito ereserkiaren bideoa proiektatu da eta Gipuzkoako ijito herriaren imajinario kolektiboa aintzat hartzeko egindako gurpila aurkeztu da.

Irakurri duten komunikatuan Ijito Herriak eskatu du: “garai hauetan, Nazioarteko Egun honetako ospakizunean, gure herriarekiko batasuna, aitorpena, elkartasuna eta errespetua landu behar ditugula; izan ere, oraindik herri diskriminatua, jazarria eta gaizki tratatua gara”.

Mende erdia

Gaur mende erdia bete da 1971ko apirilaren 8an Londresen izandako Ijito Herriaren lehen Mundu Biltzar hartatik eta bertan ofizialdu zituzten ijito herriaren bandera ofiziala (berdea eta urdina, gurdi baten gurpil gorria erdian duela) eta ereserkia, nazien biktimak izandako ijitoen oroimenez sortua.

Dbus

Dbusek ere bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin eta Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute gaurko egun osoan zehar.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube