Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Elgoibarko Udalaren 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen II. Fasean 16 proiekturen artean aukera dezakete herritarrek apirilaren 25a bitarte
5 proiektu aukera ditzake guztira herritar bakoitzak. Udalak parte-hartzeko hainbat bide jarri ditu abian: presentzialki (hautestontziak eta karpa apirilaren 14 eta 15ean) eta online. Informazio saioa ere antolatu du apirilaren 13an Aita Agirre Kulturgunean.Hirugarrenez, Elgoibarko Udalak prozesu parte-hartzailea du abian. 2020ko azaroan lehen fasea burutu ostean, fase berri bati ekingo dio orain, elgoibartarrek hitza eta presentzia izan dezaten 2021eko udal aurrekontuetan.
Azaroan egindako lehen fasean 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen prozesurako proposamenak jaso ziren. Guztira 100 parte-hartzailek hartu zuten parte, 231 proposamen jaso ziren eta 16 proiektu definituak izan ziren.
Orain, azterketa teknikoaren osteko 2. fasean, guztira 16 proiektutara iritsi da, eta horien artean 5 lehenetsi behar dira, errealitate bihurtzeko. Udalak 200.000 euro bideratuko ditu aukeratzen diren proiektuak egiteko.
Honakoak dira lehenetsitako proiektuak:
- Udalerriko eserlekuak eta lorategiak berritzea. 18.500 €
- Udalerriko barandak pintatzea eta egokitzea. 18.500 €
- Santa Ana - San Roke arteko tunelaren pareta pintatzea. 48.000 €
- Santa Ana kaleko aparkalekua zolatzea. 115.000 €
- Herri Eskolaren eta Urazandi kalearen arteko bidea hobetzea. 50.000 €
- Santa Klarako kantxa berriz zolatzea. 75.000 €
- Mendi ibilbideak sortzea eta hobetzea. 18.500 €
- Anbulatorioaren eta Kiroldegiaren arteko egurrezko zubian zoladura aldatzea. 60.000€
- Arregitorreko pasealekua hobetzea (pista arrosa). 65.000 €
- Txakurren aisiarako eremua sortzea. 24.000 €
- Skate Parkeko ingurunea eraberritzea, harmailak sortuz, tirolina bat jarriz... 60.000 €
- Basarteko tenis pista eraberritzea. 28.000 €
- Giza Eskubideen parkeko haur-parkearen estalkia egitea. 40.000 €
- Haurrentzako parkea sortzea Pedro Mugurutza 8an. 50.000 €
- Bide publikoan tratamendu ez-labaingarriak aplikatzea. 18.500 €
- Santa Ana kaleko sarrerako fatxadan horma-irudia egiteko ideien-lehiaketa antolatzea. 30.000 €
Apirilaren 25a bitarte izango dute aukera elgoibartarrek parte hartzeko. Bi era jarri ditu abian Udalak:
Aurrez-aurre
- Hautestontziak: Aita Agirreren sarrera, Jubilatuen Biltokia, Herritarrentzako Arreta Bulegoa, Olaizaga kiroldegia eta Azoka plaza. Etxeetara banatutako eskuorria beteta bertan entregatu behar da.
- Karpa ezarriko da Kalegoen plazan: apirilak 14 eta 15. 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era.
Online ere aukera egongo da udalaren webgunean: www.elgoibar.eus
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero hitzaldi informatiboa antolatu da apirilaren 13an, 19:00etan, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian. Online ere eskura daiteke www.elgoibar.eus-en.
“Aurten, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, 2021eko aurrekontuak murriztu egin dira, eta, horregatik, inoiz baino gehiago, Elgoibarko Udalak herritarren lehentasunak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi dugu”, adierazi du Ane Beitia alkateak. “Inoiz baino garrantzitsuagoa da parte-hartzea, guztiok batera eraiki behar baitugu Elgoibar, are gehiago osasun-pandemia egoera honen aurrean. Entzun, adostu eta elkarlanean garatu. Proiektu partekatua da Elgoibar”. Alkateak gogorarazi du herritarrekin adostutako ekimen ugari eraman direla aurrera egindako aurreko bi edizioetan: Bolatokiko parkearen eta Bernardo Ezenarro kalearen berrurbanizazioak, Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen pasealekuko hobekuntzak, Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta aldatzea edo “Karakoleko” zubia konpontzea, besteak beste, modu parte-hartzailean abiarazitako proiektuak direla gogorarazi du Beitiak.
Dagoeneko hirugarren edizio da horrelako prozesu bat abian jartzen dela, 2018an burutu zen lehena, eta etengabe hobetzeko eta prozesua udalerriko txoko guztietara iristen eta txoko guztietan islatzen laguntzeko, proposamenak 3 jarduera-arlotan batu dira:
- Udalerri osoan eragina duten obrekin lotutako proposamenak.
- Euskararekin, kulturarekin, haurrekin, gazteekin, kirolarekin, berdintasunarekin, gizarte-zerbitzuekin, sustapen ekonomikoarekin, enpleguarekin, ingurumenarekin edo segurtasunarekin lotutako proposamenak.
- Urrunen dauden auzoei, baserri auzoei loturiko proposamenak.
Elgoibartarrena da orain hitza.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31