Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eh Bilduren eta Podemosen irizpide aldaketek erakusten dute aurreko legealdian Gobernuari oztopoak jartzea zutela helburu bakarra
Aurrekontuen baitan izandako elkarrizketen ondorioz, udal gobernuak aurrekontua EAJ adierazitako norabidean hobetu bazuen ere, behin betiko proposamena EAJk egokitzat emango lukeenarengandik oso urruti geratu zen eta jeltzaleek aurka bozkatu zuten.Joan den ostegunean egin zen Osoko Bilkuran onartu zen Ordiziako Udalaren 2021erako aurrekontua eta baita udal langilegoaren zerrenda ere eta Ordiziako EAJ udal taldeak bere balorazioa aurkeztu du prentsa ohar bidez. Jeltzaleek adierazi dute sentsazio gazi-gozoarekin geratu direla, izan ere, ostegunean onartutako aurrekontua ez da EAJ udal taldearen iritziz Ordiziak 2021erako behar duena, baina hasiera batean aurkeztutakoa zertxobait zuzendu du udal gobernuak EAJk eskatutako norabidean.
Udal taldeko bozeramailea den Bittor Bolinagak azaldu duenez, hasiera batean aurkeztutakoak 632.335,96 euroko aurrezki garbi negatiboa ematen zuen, batez ere pertsonal gastuaren gehiegizko igoerarengatik, kapitulu horrek 481.432,64 euroraino egiten baitzuen gora aurkeztutako aurrekontuan. Bizi dugun testuinguruan, momentu honetan beharrezkoak diren inbertsioak egiteko zorpetzea egokia izan daitekeela uste dute jeltzaleek, baina ez kontsolidatuta geratuko den pertsonal gastua handitzea. EAJ udal taldeak lanpostu berriak sortzeko momenturik egokiena ez dela uste du eta ez zaio beharrezkoa iruditzen, adibidez, komunikazio arduradunaren lanaldia %50etik %100era igotzea.
Inbertsioen atalak jasotzen zuen covid 19ari aurre egiteko 10.000 euroko partida oso exkaxa ikusten zuten jeltzaleek eta eta gutxienez 2020an izan den adinako partida, hau da, 278.000 euro eskatu zuten, 75.000 euroko partida enpresa txikiei digitalizazioan eta merkatu berriak bilatzen laguntzeko eta 203.000 eurokoa sektore kaltetuenei laguntzeko (ostalaritza, merkataritza, bidaia agentziak, autonomoak, kultura…). Etorkinak euskarara gerturatzeko programa baterako 20.000 euroko partida eta aurreko legealdian oposiziotik behin eta berriz eskatzen zuten eta ia gauzaturik dagoen Ospakizun Zibiletarako lokala bukatzeko 15.000 euroko partida ere aurrekontuan txertatzea eskatu zuten jeltzaleek.
Horiek horrela, aurrekontuen baitan izandako elkarrizketen ondorioz, udal gobernuak aurrekontua EAJ adierazitako norabidean hobetu zuen, pertsonal gastuetarako hasiera batean aurreikusitako 481.432,64 euroko kopurua 342.250,89 eurora jaitsi zuen eta covid 19ari aurre egiteko 10.000 euroko partida 100.000 eurora igo. Hala ere, behin betiko proposamena EAJk egokitzat emango lukeenarengandik oso urruti geratu zen eta jeltzaleek aurka bozkatu zuten.
Zenbait inbertsiotan aurreko legealditik oraingora EH Bilduk eta Podemosek izandako jarrera aldaketa ulergaitza egiten zaie jeltzaleei. Aurreko legealdia behin eta berriz exijitzen zuten Ospakizun Zibiletako lokala bukatzeko 15.000 euroko partidari ezezkoa eman diote eta lokal hori Amets Bide Dantza Taldeari utzi zaio. Bestalde, oposiziotik oztopatu zituzten Osakidetzako lokalaren handitzea eta artxiboen leku aldaketa inbertsiotan sartu dituzte. Jarrera aldaketa hori ere nabarmena da Enirio-Aralar Mankomunitateko gaiak lantzeko moduaren ere, EH Bilduk eta Podemosek Mankomunitateko gaiak lehenik Ordiziako Udal batzatik pasa behar zirela jasotzen zuen mozio bat onartu bazuten ere, legealdi honetan mozio horren edukiak ez baitira betetzen ari. Horren harira, Bittor Bolinagak galde-erreguen tartean aurpegiratu zien bi taldeei bezperan Mankomunitatean onartu zen aurrekontua udalbatzara ez ekarri izan. “Bai EH Bilduk eta bai Podemosek aurreko legealdian eta honetan gai askoren inguruan duten irizpide aldaketak argi eta garbi erakusten du bere garaian esaten eta egiten zituztenak gobernuari oztopoak jartzeko helburu bakarrarekin egiten zituztela, Ordiziaren eta ordiziarren interesak erabat alboratuta” amaitu zuen Bolinagak.
Joan den ostegunean egin zen Osoko Bilkuran onartu zen Ordiziako Udalaren 2021erako aurrekontua eta baita udal langilegoaren zerrenda ere eta Ordiziako EAJ udal taldeak bere balorazioa aurkeztu du prentsa ohar bidez. Jeltzaleek adierazi dute sentsazio gazi-gozoarekin geratu direla, izan ere, ostegunean onartutako aurrekontua ez da EAJ udal taldearen iritziz Ordiziak 2021erako behar duena, baina hasiera batean aurkeztutakoa zertxobait zuzendu du udal gobernuak EAJk eskatutako norabidean.
Udal taldeko bozeramailea den Bittor Bolinagak azaldu duenez, hasiera batean aurkeztutakoak 632.335,96 euroko aurrezki garbi negatiboa ematen zuen, batez ere pertsonal gastuaren gehiegizko igoerarengatik, kapitulu horrek 481.432,64 euroraino egiten baitzuen gora aurkeztutako aurrekontuan. Bizi dugun testuinguruan, momentu honetan beharrezkoak diren inbertsioak egiteko zorpetzea egokia izan daitekeela uste dute jeltzaleek, baina ez kontsolidatuta geratuko den pertsonal gastua handitzea. EAJ udal taldeak lanpostu berriak sortzeko momenturik egokiena ez dela uste du eta ez zaio beharrezkoa iruditzen, adibidez, komunikazio arduradunaren lanaldia %50etik %100era igotzea.
Inbertsioen atalak jasotzen zuen covid 19ari aurre egiteko 10.000 euroko partida oso exkaxa ikusten zuten jeltzaleek eta eta gutxienez 2020an izan den adinako partida, hau da, 278.000 euro eskatu zuten, 75.000 euroko partida enpresa txikiei digitalizazioan eta merkatu berriak bilatzen laguntzeko eta 203.000 eurokoa sektore kaltetuenei laguntzeko (ostalaritza, merkataritza, bidaia agentziak, autonomoak, kultura…). Etorkinak euskarara gerturatzeko programa baterako 20.000 euroko partida eta aurreko legealdian oposiziotik behin eta berriz eskatzen zuten eta ia gauzaturik dagoen Ospakizun Zibiletarako lokala bukatzeko 15.000 euroko partida ere aurrekontuan txertatzea eskatu zuten jeltzaleek.
Horiek horrela, aurrekontuen baitan izandako elkarrizketen ondorioz, udal gobernuak aurrekontua EAJ adierazitako norabidean hobetu zuen, pertsonal gastuetarako hasiera batean aurreikusitako 481.432,64 euroko kopurua 342.250,89 eurora jaitsi zuen eta covid 19ari aurre egiteko 10.000 euroko partida 100.000 eurora igo. Hala ere, behin betiko proposamena EAJk egokitzat emango lukeenarengandik oso urruti geratu zen eta jeltzaleek aurka bozkatu zuten.
Zenbait inbertsiotan aurreko legealditik oraingora EH Bilduk eta Podemosek izandako jarrera aldaketa ulergaitza egiten zaie jeltzaleei. Aurreko legealdia behin eta berriz exijitzen zuten Ospakizun Zibiletako lokala bukatzeko 15.000 euroko partidari ezezkoa eman diote eta lokal hori Amets Bide Dantza Taldeari utzi zaio. Bestalde, oposiziotik oztopatu zituzten Osakidetzako lokalaren handitzea eta artxiboen leku aldaketa inbertsiotan sartu dituzte. Jarrera aldaketa hori ere nabarmena da Enirio-Aralar Mankomunitateko gaiak lantzeko moduaren ere, EH Bilduk eta Podemosek Mankomunitateko gaiak lehenik Ordiziako Udal batzatik pasa behar zirela jasotzen zuen mozio bat onartu bazuten ere, legealdi honetan mozio horren edukiak ez baitira betetzen ari. Horren harira, Bittor Bolinagak galde-erreguen tartean aurpegiratu zien bi taldeei bezperan Mankomunitatean onartu zen aurrekontua udalbatzara ez ekarri izan. “Bai EH Bilduk eta bai Podemosek aurreko legealdian eta honetan gai askoren inguruan duten irizpide aldaketak argi eta garbi erakusten du bere garaian esaten eta egiten zituztenak gobernuari oztopoak jartzeko helburu bakarrarekin egiten zituztela, Ordiziaren eta ordiziarren interesak erabat alboratuta” amaitu zuen Bolinagak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31