Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/03/24

Elena Letek Udala utziko duela iragarri du eta "Bergararen alde lan egiteko aukera izateagatik pribilegiatua" sentitzen dela azpimarratu du

Maite Agirre zinegotzia izango da EAJ-PNVren bozeramaile berria Bergarako Udalean, eta Martin Etxanizek ordezkatuko du zinegotzi gisa. Bergarako EAJ-PNVren udal erakundeak eskerrak eman dizkio Elena Leteri urte hauetan guztietan udalerrian egindako lanagatik
Elena Letek Udala utziko duela iragarri du eta

Elena Lete Bergarako Udaleko EAJ-PNVren orain arteko bozeramaileak udal erakundeari jakinarazi dionez, "Urteetan jarduera politiko eta dedikazio handia izan ondoren eta egindako lanagatik poz handia izanik ", "Zinegotzi eta bozeramaile kargua EAJ-PNVko beste kide bati uzteko unea iritsi da". "Aldaketa honekin zinegotzi berri bat sartuko da udal taldean, Bergararekin konpromisoa hartzen duen alderdiko kide berri bat; aldaketa naturaltasunez emango dugu, eta, jakina, EAJ-PNVren udal taldeak nire laguntza izango du behar duten guztietan", gaineratu du.

"Agertoki publikoa uzteko unean, ezin dut egin nire esker onik beroena erakutsi gabe; pribilegiatua sentitzen naiz Bergararen alde lan egiteko aukera izan dudalako, eta eskerrak eman behar dizkiot EAJ-PNV alderdiari erabat partekatzen dudan herri proiektu batean parte hartzeko aukera honengatik", azpimarratu du Elena Letek.
"Nire udal etapan talde emankorra eta gogotsua izan dut; elkarlana funtsezkoa izan da, eta talderik gabe ez zen posible izango", adierazi du; "horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkiet etapa honetako zinegotzi guztiei".

Jeltzaleen orain arteko bozeramaileak azpimarratu duenez, "Pertsonalki, urte hauek oso pozgarriak izan dira: aurre egin beharreko erronkak asko izan dira eta burututako proiektuak ere bai". "Eguneroko lanean akatsak egin ahal izan dituela eta, ziurrenik,  bere lanarekin ados ez dauden pertsonak egongo direla" onartu ostean, barkamena eskatu du. Hala ere, "Interes orokorraren bila aritu naiz beti, alderdikeriei jaramonik egin gabe eta inori kalterik ez egiten saiatuz".

Martin Etxaniz izango da Bergarako Udaleko EAJ-PNVko zinegotzi berria, eta Maite Agirre zinegotziak hartuko ditu bere gain bozeramaile lanak.

Elena Lete Bergarako Udaleko zinegotzi hautatu zuten 2015ean; eta, 2016tik 2019ra, alkate izan zen, Juan Jesus Alberdi ordezkatu ondoren. Udalerriagatik lan handia egin duen urteak izan dira, eta, horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren udal-erakundeak eskerrak eman nahi izan dizkio zerbitzu publikorako erakutsi duen bokazioagatik eta izan duen dedikazioagatik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube