Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/03/26

Udalak bat egin du Realari laguntzeko kanpainekin Koparen finala dela eta

Udalak hainbat ekimen jarri ditu abian Sevillan apirilaren 3an jokatuko den partiduaren aurretik. Gipuzkoako bandera ere Sevillara joango da. Markel Olano diputatu nagusiak Kopako finalean lurraldea ordezkatuko duen Gipuzkoako bandera eman dio Realari.
Udalak bat egin du Realari laguntzeko kanpainekin Koparen finala dela eta

Donostiako Udalak hainbat ekimen jarri ditu abian Realeko gizonezkoen taldeari laguntzeko, apirilaren 3an, Sevillan, talde txuri-urdinak eta Athletic Club taldeak jokatuko duten Kopako finala dela eta.

Ekintza horien hasiera gisa, Eneko Goia alkateak, udal taldeetako bozeramaileekin batera, Jokin Aperribay Realeko presidenteari eman dio hiriaren bandera, eta honek  klubarena eman dio alkateari.

Klubak astean zehar Gipuzkoako hainbat udalerritan banderak jaso ditu eta Donostiakoa izan da azkena. Bandera hauek guztiak Sevillara joango dira, finalean taldeari lagundu ezin dioten zale guztien izenean.

Erreal Olé!

Donostiar herritarren laguntzaren beste erakusgarri bat bezala, Udalak kanpaina bat jarri du abian “Erreala Olé!” lelopean. Hitz-joko horrekin, umorea eta topiko batzuk erabiliz, Udalak keinu bat egin nahi dio zaleen kantu ezagun bati, bai eta partidua jokatuko den lekuari ere.

Kanpaina honen bidez, Udalak zaleen eskura jarri ditu hainbat “sticker”, sare sozialetan eta plataforma digitaletan erabiltzeko. Elementu grafiko horiek eskuragarri egongo dira donostia.eus/errealaole estekaren bidez edo #errealaole, #donostia edo #realsociedad bezalako gako-hitzekin bilaketa eginez plataformetan.

Argi txuri-urdinak

Gainera, astean zehar, udaletxearen fatxadak argiztapen berezi bat izango du, txuri-urdina, ilunabarrean nabarituko da, hiriak bere taldeari ematen dion babesaren sinbolo gisa.

Gipuzkoako bandera ere Sevillara joango da

Gipuzkoako bandera Realarekin Sevillara bidaiatuko duten lurraldeko 88 banderekin batera izango da, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-egoeraren ondorioz Errege Kopako finalean beraien taldearekin egoterik izango ez duten gipuzkoar guztien ordezkari gisa.

Markel Olano diputatu nagusiak Jokin Aperribay presidente txuri-urdina eta Angel Oyarzun klubeko presidenteordea hartu ditu foru jauregian, eta Gipuzkoako bandera eman die, apirilaren 3an, Cartuja estadioan, Athetic Clubekin duen zitan, lurraldea ordezkatuko duena.

Realeko presidenteak, bestalde, bandera txuri-urdina eman dio Olanori, datorren asteazkenetik aurrera, foru jauregiko balkoi nagusian egongo dena..

Gaur Donostiara egin duen bisitarekin, Realaren autobus ofizialak Gipuzkoako herri guztietatik egiten ari den bidaia amaituko du; izan ere, herri bakoitzeko banderak jaso ditu, Andaluziako hiriburuan egingo den finalean parte har dezaten.

"Hogeita hamar urte pasa dira azken finaletik eta, tamalez, pandemia global batek eragotzi egin die Realeko zaleei txuri-urdinen final berri bat zuzenean ikusteko aukera, baina realzaleak, modu sinbolikoan bada ere, zuekin egongo gara Sevillan", adierazi du Markel Olanok, eta zorterik onena opa die Realeko ordezkariei.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube