Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/03/24

Irungo kirolak Plan Estrategiko bat merezi du, behar duen arreta eta zaintza guztia jaso ahal izateko

Aspaldidanik ari gara azpimarratzen zein garrantzitsua den Irun, Covidaren ondorioz bizi dugun krisi honetatik irteten garenerako, prestatzea.
Irungo kirolak Plan Estrategiko bat merezi du, behar duen arreta eta zaintza guztia jaso ahal izateko

Horregatik, EAJ-PNVtik, besteak beste, kirolaren ingurunea sustatzearen eta bultzatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure hiria indartzen eta hobetzen lagunduko duten inbertsioak abian jarriz. Gure ustez, Udalaren ikuspegiak bi ibilbide eta helburu paralelo izan beharko lituzke; bat egungo beharrei erantzutea izan beharko litzateke, zalantzarik gabe, baina baita post Covideko Irun aurreikusi eta aurreratzea ere, etorkizuneko proiektuak garatuz.

Horregatik, duela urtebete baino gehiago, gure taldeak udal gobernuari Kirolaren Plan Estrategikoa garatzea proposatu zion. Plan hori, gainera, Udalbatzak onartu eta 2020ko aurrekontuetan partida ekonomiko bat atxikitu zen. Hala ere, dakigunez oraindik ez da lan hau hasi ere egin. Eta horrek harritu egiten gaitu. Batez ere, kontuan hartuta zenbat elkarte, kirol modalitate eta kirolari ditugun Irunen. Egia da 2021 honetan koalizio gobernuak erreferentzia bat egin diola gure taldeak proposatu zuen planari. Baina EAJ-PNVtik uste dugu lan honek jada hasita egon beharko lukeela, eta horrela defendatu izan dugu. Era berean, uste dugu plan horrek Irunek dituen behar guztiei erantzun beharko diela, gaur egungoei, etorkizunekoei, eta baita iraganeko arazoei ere. Gai asko aztertu behar dira oraindik Irungo kirol esparruan.

Alde batetik, Udalak kirol instalazio berriak eraikitzeko egin beharko dituen obra inbertsio handiak daude, hala nola, Txenperenean atletismoari eta errugbiari zuzendutako instalakuntzak, hiriko hirugarren kiroldegia eta San Miguel-Anakako futbol zelaia. Era berean, uste dugu Plan Estrategikoak egungo beharrei erantzun beharko diela, hala nola, dauden instalazio guztien erabilerak areagotuz: Artaleku, Ventaseko kirol gunea, San Martzial – Txingudi, etab., eta, gainera, beste aukera berri batzuk aztertzen jarraitu beharko luke, onartu berri den gobernu programak berak jasotzen duen bezala.

Bestalde, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Irungo herritarren artean, oro har, kirola sustatzeko plan espezifikoen garapena sustatzeko beharra identifikatzen dugu. Pertsona guztientzako eskaintza egokia eta askotarikoa, baina arreta berezia eskainiz gazteenei, adinekoei, dibertsitate funtzionala duten pertsonei eta baita emakumeei ere, azken hauek lehen lerroan jarriz, eta kirolean baldintza eta aukera berdintasuna sustatuz.

Era berean, gure ustez ezinbestekoa da gure hiriko kirol elkarte eta kluben etengabeko lankidetza, koordinazioa eta laguntza bultzatzea, pandemiaren ondorioz pairatu dituzten eragozpenei uneoro erantzuna ematen saiatuz.

Kirolaren Plan Estrategikoa, bere garaian proposatu genuena, eta gaur berriz ere nabarmendu eta azpimarratu nahi duguna, gure hirian kirolak bizi duen errealitateari erantzun bateratu eta koordinatu bat ematen saiatzen da. Ondo dago jarduera partikularrak edo sakabanatuak antolatzea, gure hiriko hainbat une eta tokitan, baina EAJ-PNVtik uste dugu, daukagun harrobia defendatu eta sustatu nahi badugu, funtsezkoa dela eskema erregularizatu, eroso eta ordenatu batetik aurrera egitea.

Pentsatzen eta lan egiten hasteko unea da. Irungo kirolak behar duen arreta eta zaintza izan dezan, plan estrategiko bat ahalbidetzea ezinbestekoa da. Kirolak hala merezi du, eta horrela gu guztiok gure kirolariez gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu, nahi bezainbeste.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube