Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/03/18

Martxoaren 22an hasiko dira Ibabe-Hiribarren birmoldatzeko lanak

Kepa Zubiarrain, alkatea: “Lazkaoren etorkizunerako proiektua da: enpresentzat ekosistema erakargarri bat sortu eta enplegua sustatzea, irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatzea eta lazkaotarrei herri atsegina eta beharrezko azpiegiturak dituena eskaintzea”.
Martxoaren 22an hasiko dira Ibabe-Hiribarren birmoldatzeko lanak

Martxoaren 22an hasiko da Lazkaoko Udalaren 2019-23 legealdiko proiekturik garrantzitsuenetako bat: Ibabe-Hiribarrenen berritzea. Kepa Zubiarrain alkateak azpimarratu duenez, Udal Gobernuak 19-23 Legegintzaldiko Planean jasotako bi ildo estrategikori erantzuten die: "Gure lehentasuna tokiko garapen ekonomikoa sustatzea da, enpresentzako ekosistema erakargarria eskainiz eta horrela enplegua mantendu eta lanpostu kualifikatu berriak bultzatuz, baita lazkaotarren irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatu eta herritarrentzat udalerri atsegina eta beharrezko azpiegiturak dituena eskaintzea ere. Etorkizuneko proiektua da gure udalerriarentzat".

Proiektuaren aurrekontua 772.920,70 €-koa da eta lanak 6 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da.

Berritze lanek Hiribarren kalearen berrurbanizazioa dute helburu, hain zuzen Senpere biribilgunetik aipatu kaleko 20 zenbakiraino. Esku-hartze eremuak 6.596 m2 ingurukoko azalera du eta obraren funtsa, Hiribarren kalea berritzean datza, bertako zoladura guztia eta egungo azpiegituren zati bat berrituz.

Gauzak horrela, lanen bitartez zoladura berri batez hornitu nahi da kalea, horretarako hainbat aldaketa eginez egungo diseinuan, horien artean, ibilgailuen zirkulazioaren hobekuntza, oinezkoen zirkulazio zein irisgarritasunaren hobekuntza eta aparkaleku kopuruaren handitzea.

Bestalde, kaleko hainbat azpiegitura berritu edota egokituko dira, hain zuzen, saneamendu sareari, ur-hornidura sareari eta argiteriari dagozkienak.

Pabiloi eremu zabal bati zerbitzua ematen dion ardatz nagusia

Hiribarrengo bideak duela gutxi berritutako espaloi bat du mendebaldeko hegalean, bidegorri batekin. Espaloi hori mantendu egingo da, eta, beraz, ez da esku hartzeko eremuan sartuko.

Gainerako urbanizazioa, baina, ez dago egoera onean, besteak beste, bidean dabiltzan ibilgailuen zamaren ondorioz. Era berean, ekialdean dauden espaloiak ere egoera txarrean daude, oinezkoen eta ibilgailuen erabilera dela eta, izan ere, ibilgailuentzako sarbide ugari baitaude pabilioietan.

Berrikuntza

Diseinuari dagokionez, aldaketa garrantzitsuenak lineako aparkalekua -mendebaldeko espaloiari atxikita- eta galtzadaren zabaltzea izango dira. Era berean, pabilioien ondoan lineako aparkalekuak zehaztuko dira egun baterian dagoena ordezkatuz eta lineakoen kokapena definituz. Mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako 4 aparkaleku ere izango dira.

Biribilgunetik gertu dagoen lehen zatian oinezkoen babesguneak mantenduko dira, baina aldaketak izango dituzte. Babesgune horietako aparkalekuen kokapena aldatu egingo da eta lineako aparkaleku bihurtuko dira, dauden zuhaitzak errespetatuz.

Hiri-ingurunearekiko irisgarritasun araudia betetze aldera, oinezkoak ibiltzeko gordetako espazioak 2,00 metroko zabalera librea izango du. Abiadura orduko 20 kilometrora mugatuko da, eta zirkulazioa noranzko bakarrera. Oinezkoentzako pasabide goratu batzuk egingo dira, kalearen luze zein zabalean, barrera arkitektonikorik gabeko eremua izan dadin haientzat.

Era berean, hobekuntza eta berrikuntzak egingo dira saneamendu-sarean, hain zuzen ur-zikinak eta euri-urak bereiziz. Ur-hornidurako sareari dagokionez, 100 mm-ko fibrozementuzko hodiaren ordez diametro bereko galdaketa harikorreko hodi bat jarriko da; argiteria publikoko sarean, halaber, lehendik dauden luminariak mantenduko dira baina birkokatu egingo dira kalerako sarbidean, ibilgailuetarako zirkulazioan eta abar, eraginik izan ez dezaten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube