Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk pertsona guztientzako Irun inklusiboago baten aldeko apustua egiten du
Martxoaren 9an, 2021eko Aurrekontuen Osoko Bilkura egin genuen Irungo Udalean, eta bertan, gobernuaren proiektua osatzen zuten, 63 zuzenketa aurkeztu genituen.Besteak beste, "Irun, gure hiria, dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitzeko azterlana" egiteko proposamena aurkeztu genuen. Egoera zein den ikusita, hau erretiratzea erabaki genuen, hala hurrengo kreditu aldaketan berriro aurkezteko asmoz. Pertsona guztiak ingurune atsegin eta bidezkoan bizi ahal izateko azterlan bat osatzea eta martxan jartzea du helburu zuzenketa honek. Izan ere, ondo dakigun bezala, "ingurunea da, askotan, mugitzeko eta parte hartzeko gaitasun desberdinak dituzten pertsonak ezgaitzen dituena".
Irunen, urtero asfaltatze kanpainak, espaloien beheratzeak eta oztopo arkitektonikoen egokitzapenak egiten dira, eta horiek aurrera jarraitu behar dutela uste dugu. Baina, era berean, EAJ-PNVtik uste dugu aurrera pauso gehiago eman beharko genituzkeela, hiria pertsona guztien beharretara egokitu ahal izateko.
Gure hiriko egoera soziala aztertzen badugu, gure biztanlerian dibertsitate funtzionala, kognitiboa, sentsoriala eta kulturala gero eta gehiago agertzen direla esan dezakegu. Eta honetan eragin zuzena dute pertsonen zahartzeak baita nazioarteko migrazioak ere. Horregatik, hain da beharrezkoa eta garrantzitsua "herritarren aniztasunetan" pentsatzen hastea eta hiria "irisgarritasun unibertsalaren" ikuspegitik planifikatu, egituratu eta kudeatzea.
Errealitate horretaz jabetuta, azterlan hau aurrera eramateak helburu zehatz bat du: gure hiriak "irisgarritasun unibertsalari" buruz gaur egun duen egoerari buruzko azterketa sakona egin ahal izatea, eta hala indarrean dagoen eta oztopo arkitektonikoak kentzen dituen esku hartze hutsa gainditzea. Eredu hori jada ez da nahikoa. Izan ere, irisgarritasun baldintzak hobetzearen aldeko apustua egiten denean, eragozpenak udal zerbitzuen horniduran, ekipamenduetan, hala nola, komunikazioan eta seinaleztapenean egin behar dira. Baita ere aurrez aurreko eta telefono bidezko informazioa ematerakoan, administrazio prozesuetan eta horien tresnetan: formularioetan, inprimakietan, sarbiderako eta zerbitzurako bitarteko elektronikoetan, kontsulta-mekanismoetan, kexetan, iradokizunetan, etab.
Gainera, zerbitzu horiek eskuratzeko zailtasunak daudenean, beste pertsona batzuekiko desabantailak dakartza, eta desberdintasun hori aukera berdintasunerako eskubidearen urraketa da.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVtik mahai gainean jarri genuen azterlan proposamena, gure esku dauden foroetan berriro ere aurkeztuko dugu. Funtsezkoa iruditzen zaigu gure hiria noraino den inklusiboa jakitea, pertsona guztiei erantzun eta konponbide eraginkorra eman ahal izateko.
Beste ekintza batzuen artean aurrera eraman genitzakeen ekimenak hurrengoak lirateke; irakurketa erraza sustatzea, testuak egokitzeko eta idazteko metodoak garatzea, irakurtzeko desgaitasuna duten pertsonei informazioa eta kultura eskuragarri egitea, wayfinding-aren baliabideak sustatzea, hau da, aukeratzeko estrategia kognitiboa erraztea, edo piktogramekin seinaleak egokitzea, hiria autismoa duten pertsonentzako espazio ulergarria ere izan dadin.
Izan ere, irisgarritasunaz, eskubideez, hiri inklusiboagoa eta irisgarriagoa egiteaz, berdintasunaz eta parte hartzeko aukera berberak izateaz ari gara. Eta horri heltzeko, eguneroko jarduna errazteko eta gure hiriko pertsona guztiei oztoporik gabeko parte hartzea sustatzeko unea dela iruditzen zaigu. Irun pertsona guztiekiko atsegina, kohesionatua eta errespetuzkoa izan dadin. Guztiok ingurune ulergarriago eta aurreikusgarriago baten onuradun izango ginateke horrela.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31