Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Ontzat jotzen dugu Aldundiak pandemiaren garaian Gipuzkoako egoitzetan egindako kudeaketa eta etorkizunean eman beharreko urratsetan gaur lortutako ahobatezkotasuna azpimarratzen dugu
Lander Ugartemendia: “Foru Aldundiaren, sektoreko profesional eta eragile guztien erantzukizunari eta lanari esker, birusaren hedapenari eutsi ahal izan zaio Gipuzkoako egoitzetan”“Lehenik eta behin, Gipuzkoako egoitzetan Covid-19k hildako 322 pertsonak ekarri nahi ditut gogora, eta egoiliarrek eta senitartekoek egindako ahaleginari balioa eman, eta egoitzetako arduradun eta langileek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek pandemiak eragindako larrialdi-egoerari aurre egiteko egindako lan bikaina eskertu", adierazi du Lander Ugartemendiak (EAJ-PNV), Gizarte-babesaren prozesua abian jartzeko plana abian jartzeari dagokionez. “Pandemiaren hasieratik bertatik egindako koordinazio-lanari esker, langileek beren egunerokotasunean erakutsi duten profesionaltasunari esker, Osakidetzarekin bat egin den elkarlanari esker, neurri egokiak hartzeko unean asmatu izanari (konfinamendua, adibidez) edo eraikinen sektorizazioari esker, sortutako egoerari aurre egin ahal izan diogu. Laburbilduz – azpimarratu du Ugartemendiak –, sektoreko profesional eta eragile guztien erantzukizunari eta lanari esker, birusaren hedapenari eutsi ahal izan zaio Gipuzkoako egoitzetan”.
“Pandemia deklaratu zen lehen minututik – jarraitu du EAJ-PNVko batzarkideak – Foru Aldundiak berehalakoan jardun du, ahal izan dituen eta egokitzat jo dituen neurri guztiak hartuz. Horietako batzuk aipatzearren, hauek aipatuko nituzke: eguneko zentroak ixtea eta bertako langileak egoitzetara bideratzea; protokoloak ezartzea; Covid-19 zentroak sortzea: Donostiako Gurutze Gorriaren eraikina, Ordizian eta Eibarren, egoiliar positiboei eta arnas desgaitasuna dutenei arreta emateko; txoke-plana, 56 neurri zehatzekin, bisiten kontrola, isolamendu-neurriak; aholkularitza teknikoa, besteak beste, eraikinak sektorizatzeko, egoitza guztiak desinfektatzeko, arropa garbitzeko sistema bermatua, baita sukaldea ere, langileen bajak betetzeko deialdi bereziak edo komunikazio-sistema segurua; egoitzetako langileentzako ostatu-sistema Donostian, Zarautzen, Elgetan, Eskoriatzan, Getarian, Hernanin, Mutrikun, Oñatin eta Usurbilen; langile sintomatikoen bajak eta ordezkapenak; Osakidetzarekin lankidetza etengabea (PCR probak eta test azkarrak); egoitzen medikalizazioa; langileentzako informazioa; telelaguntzako telefono-zerbitzua; senide guztientzako eguneroko informazioa… Azken batean – azpimarratu du Ugartemendiak –, Foru Aldundiak egindako lan eskerga frogatzen duten neurri sorta”.
Lehen unetik, Aldundiaren ahalegina eta konpromisoa ukaezina da. Aldundiak berak, kanpo-ebaluazio bat eskatu zuen, arreta-sistemak COVID-19ko lehen olatuan erakutsitako indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko xedez – adierazi du bozeramaile abertzaleak –, bizi izan dugun egoeraren azterketa objektiboa eta osatua egiteko, bertatik ondorioak atera eta aurrera begira antzeko egoerei aurrea hartzeko moduak eta hobetzeko neurriak proposatzeko helburuarekin.
Txosten horretan, epe labur, ertain eta luzerako 14 gomendio biltzen dira. Era berean, Maite Peña Diputatuak bere saila lantzen ari den 25 neurri zehatzen berri eman zuen, hala nola, ratioak hobetzea, ongizate emozionala hobetzeko programa edo bisitak malgutzea, espazio seguruak ezarriz, beti ere arlo honetako eragile eta profesionalen eskutik, Udal eta teknikariekin elkarlanean. Azken finean – azpimarratu du Lander Ugartemendiak –gardentasunaren, parte-hartzearen, ikuspegi autokritikoaren eta hobetzeko asmoaren erakusgarri, etorkizuneko erronkei erantzuten saiatzen den foru gobernuaren aldetik, gizarte-politiken eraginkortasuna eta bideragarritasuna bermatzeko helburu nagusiarekin". "EAJ-PNVren batzarkide taldetik, ganberan ordezkatuta dauden talde guztiek gai honen inguruan erakutsi dugun ahobatekotasuna azpimarratu nahi dugu – amaitu du –".
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31