Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/02/26

Arantxa Tapia: txertoarekin, ekonomiari segurtasuna ematea lortuko dugu

Tapiak espero du txertoak ekonomiari segurtasuna emango diola, eta Euskadi une hori prestatzen ari da, bere enpresei mila milioi injektatuz
Arantxa Tapia: txertoarekin, ekonomiari segurtasuna ematea lortuko dugu

rantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketan, gaurkotasuneko gai hauek nabarmendu ditu:

"Koronabirusaren eragina hobetu dugu, duela aste batzuetako egoerarekin alderatuta, baina 100.000 biztanleko 60 kasutik behera egin beharko genuke, eta oraindik asko falta da horra iristeko. Ezin ditugu neurriak besterik gabe lasaitu. Urratsez urrats aztertu behar da egoera, eta ez erlaxatu”. 

“LABIko batzorde teknikoak joera aztertuko du, eta martxoaren 5erako baloratuko du neurrien bat malgutzea posible den, baina kontu handiz jarraitu behar dugu, txertoa gertu ikusten badugu ez baita erlaxazio handiegirik izan behar. Hori akatsa litzateke”.

“Txertoa funzionatzen ari da. Europan modu masiboan ekoizteko gai bagara –une honetan hori baita puntu kritikoa-, eta herritarrengana iristeko gai bagara, ekonomiari segurtasuna ematea lortuko dugu. Alemaniak konfiantza zantzuak ikusten ditu. Eta Europako gurdiari tira egiten badio, Euskadi hor egongo da”. 

“Bizkorrak izan behar dugu une horretara aurre egin dion ehun ekonomikoarekin iristeko, eta gero hazi ahal izateko. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 1.000 milioi euroko laguntzak jarri ditu martxan, enpresentzako. Ez bakarrik egungo egoerari aurre egiteko, baita etorkizunari begira ere”.

“Europako funtsei buruz, jakina, gardentasuna eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, atzo iragarritako 11.000 milioi euroak nola eta zertara bideratuko dituen argitzeko”.

“Gizartean tentsioa dago une honetan, eta ulergarria da; izan ere, laster urtebete izango da egoera horretan gaudela, baina urrats zuzenak eman behar ditugu, eta txertaketa-kanpaina behar bezala egin”.

“Euskadin Viralgen dugu, bigarren belaunaldiko txerto baten ekoizpen-zentroa, eta txerto hori aurrera badoa, ekoitzi ahal izango dugu. Europan horixe da, une honetan, alde kritikoa. Ameriketako Estatu Batuek ikerketaren alde ez ezik, fabrikazioaren alde ere egin zuten, eta Europak hori hobetu behar du. Eta hor egongo da Euskadi, eta, zalantzarik gabe, horrelako zentro bat izateak mesede egingo digu alderdi askotan”.

“Euskadi, unean uneko arazoari aurre egiteaz gain, etorkizunerako prestatu behar delako”.

“Adibidez, hidrogenoa irtenbidearen parte bat da, eta aurkeztutako euskal ekimenak 34 proiektu ezberdin garatzen ditu, eta horiei gehiago gehituko zaizkie. Europak trenak galdu ditu, adibidez, eguzki-energiarena, gehienbat Txinan ekoizten dena, baina eolikoan indartsuak gara eta hidrogenoan indartsuak izan behar dugu”.

“Parke eolikoak ere izapidetzeko onartu dituzte, eta hori garrantzitsua da. Zentzu horretan, Plan eolikoa berritzen ari gara Euskadin beste kokaleku batzuk bilatzeko, eta indarrean dagoena martxan jarri zenean haize-sorgailuak desberdinak zirelako, eta orain hori guztia eguneratu behar delako”.

“Egia da enpresa batzuek arazoak dituztela, baina aldeen interesen defentsan aurrera egin behar dugu, konfrontazio gaindiezinik sortu gabe. Herrialde aurreratuenei begiratu behar zaie, eta haiek bezala egin. Egoera horietan, gardentasuna funtsezkoa da akordioak lortzeko. Komunikazioa eta baterako lana behar dira, eta hori lortzeko aldatu egin behar da”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube