Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak 3 milioi bideratuko ditu partaidetza-aurrekontuetara 2022-2023 urteetarako
Urte bakoitzerako 1,5 milioi euroko aurrekontua aurreikusten da, Ekialdeko Barrutiak barrutiko proiektuetarako ematen duenaz gain. Martxoaren 1ean hasiko den prozesua online sisteman oinarrituko da erabat.Donostiako Udalak 2022-2023 urteetarako partaidetza-aurrekontuen prozesua hasi du. Prozesu horrek 3 milioi euroko aurrekontua izango du, 1,5 ekitaldi bakoitzeko, gehi Ekialdeko Barrutiak barrutiaren beraren proiektuetarako bideratzen duen zenbatekoa. Hala, Udalak herritarren parte-hartzea suspertzen du, Covid-19 krisiaren ondorioz bertan behera geratu baitzen.
Martxoaren 1ean hasiko diren faseetan, Udalak auzoetarako edo hirirako egiten diren proposamenak jaso eta aztertuko ditu, eta ezarritako irizpideak betetzen badira, donostiarrek horien gaineko botoa eman ahal izango dute, 2022 eta 2023 urteetarako aurrekontu-proiektuen definizioan eragina izanez.
Gaur egungo osasun-egoerak dakarren berritasun gisa, oraingo honetan dinamika erabat online izango da, eta prozesuaren azalpen eta dinamizazio lehen fasean auzotarrekin egiten diren bilerak Osoigo online plataformara eramango dira.
Baldintza horrek pertsona batzuk baztertzeko arriskua ekar ez dezan, Udalak auzo elkarteen laguntza izango du, programa profil guztietako herritarrei zabaltzen lagunduko duena.
Gainera, prozesu honen diseinua udal aurrekontuak egiteko denborak kontuan hartuta egin da, departamentu bakoitzak bere urteko egutegian proiektuak egoki integratu ahal izateko.
Partaidetzazko Aurrekontuen prozesu horri esker, herritarrek hiriaren eta auzoen beharrei buruz gogoeta egin ahal izango dute, baita hainbat esparrutan hobekuntzak proposatu ere. Ariketa hau herritarren partaidetza politika sostengatzen duen sistemaren baitan dago eta gobernuaren ordezkaritza lanarekin osagarri da, hiriko politika eta proiektu publikoak eraikitzerakoan.
PROZESUAREN FASEAK
1- Prozesuaren aurkezpena eta aktibazioa (martxoaren 1etik 21era)
Fase honen helburua da prozesuaren berri ematea eta auzotarrek dituzten beharrak eta proposamenak partekatzen hastea. Beharren inguruan lanean hasteko eta herritarren artean proposamenak partekatzeko, Osoigo online plataforma erabiliko da, bizilagunen arteko harremanak sustatzeko eta ikuspuntu edo interes desberdinak dituzten proposamen osoagoak lortzeko.
Dinamika digitala auzoka egingo da. Plataforma horrek lehen inkesta bat izango du, auzoaren egoerari eta beharrei buruzko banakako hausnarketa bultzatzeko. Auzo bakoitzeko foro digital bat egongo da, herritarrek inkestetan planteatu dituzten gaien inguruan hitz egiteko. Plataforma honetan parte hartu ahal izateko, bai herritarrek bai elkarteek izena eman beharko dute eta, beraz, parte-hartzaileak identifikatuta egongo dira.
Foro digitalaz gain, auzo-bilera bat egingo da auzoz auzo, bideokonferentzia bidez, aurrez aurreko elkarrizketa ordezkatzeko.
2- Herritarren proposamenak (martxoaren 15etik 28ra)
Proposamena egin ahalko du Donostian bizi, lan egin, jabetzaren bat izan edo aisialdiaz gozatu ohi duen edonork, 16 urte baino gehiago baldin baditu. Proposatzailea elkarte bat bada, udal entitateen erregistroan inskribatuta egon beharko du.
Proposamenak on line aurkeztu beharko dira Udalaren web orriaren bidez, eta ahalik eta zehatzen deskribatu beharko da zer hobetu nahi den, zergatik, nola eta non (hala badagokio).
Proposamenek baldintza batzuk bete beharko dituzte:
• Udal-eskumenekoak izatea.
• Udal-politika orokorrarekin kontraesanean ez egotea.
• Interes orokorrekoak izatea.
• Inbertsioa izango den proiektua izatea.
• Dagokion urtean exekutatu ahal izatea.
• Partaidetza prozesu baten emaitza ez baliogabetzea edo onartuta dagoen udal-plan baten aurka ez joatea.
• Hurrengo aurrekontuak konpromisoan ez jartzea.
• Bideragarritasun-azterketa gainditzea.
• Gehienez 300.000 euroko inbertsioa eragitea.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak, azterlanen idazteak, proiektuen idazteak edo espazio publikoen estalki estrukturalak ez dira onartuko.
3- Proposamenen azterketa (apirilaren 12tik ekainaren 6ra)
Herri Partaidetzako departamentuak, dagokion departamentuarekin batera, proposamen bakoitza aztertuko du, ezarritako baldintzak betetzen dituzten jakiteko, parte hartzeko prozesuetatik edo berdintasunarena edo euskararena bezalako udal-planetatik eratorritako erabakien aurka ez doazen jakiteko eta bideragarriak diren jakiteko.
4- Proposamenak argitaratzea (ekainaren 7tik 13ra)
Dagozkien arlo eta sailek barne-azterketa egin ondoren, bozka daitezkeen proposamenak eta botoak jasotzerik ez dutenak argitaratuko dira, herritarrek beren proposamenen egoera kontsultatu ahal izan dezaten.
Informazioa behar adina denboraz jasotzeko moduan argitaratuko da, herritarrek egin nahi duten aukeraren inguruan hausnartu ahal izateko.
5- Proposamenak bozkatzea (ekainaren 14tik 27ra)
Proposamen bakoitzari bozketa-kode bat esleituko zaio eta herritarrek bost proiektu aukeratu beharko dituzte (pertsona bakoitzak behin bakarrik bozka dezake).
Parte hartzeko baldintzak hauek dira:
- Pertsona fisikoa izatea.
- Bozkatzeko unean16 urte baino gehiago izatea.
- Donostian erroldatuta egotea.
Parte hartzeko bi bide izango dira:
• Online, www.donostia.eus webgunean horretarako sortutako atalaren bidez (unibertsala, irisgarria, anonimoa eta sekretua izango da). Online botoa emateko behar diren datuak hauek dira: NAN edo AIZ zenbakia, izen-deiturak, jaioteguna eta sakelako telefonoaren zenbakia.
• Presentziala, Herri Partaidetzako bulegoan. Horretarako, herritarrak hitzordua eskatu beharko du aldez aurretik. NANa aurkeztu beharko da.
6- Emaitzen jakinarazpena eta jarraipena (ekainaren 28tik aurrera)
Herritarren botoen emaitzak kontuan hartuta, lehentasunezko proposamenen zerrenda egingo da. Zerrendako lehen proposamena bozkatuena izango da eta azkena gutxien bozkatutakoa. Aurrekontuan sartuko diren proposamenak programa honetarako erabilitako kopuruaren arabera zehaztuko dira. Horiek Herri Partaidetzako Zerbitzuaren web orrian kontsulta daitezke. Bertan, proiektuen egoeraren jarraipena egin ahal izango da, erabat gauzatu arte.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31