Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Deba eta Mutriku lotuko dituen oinezkoen pasealekua amaituko du Ondarbeltzetik Debako zubirako azken zatiarekin
Lizitazioak 491.104 euroko aurrekontua dauka eta 5 hilabeteko exekuzio epea. Urrirako obra bukatua izatea aurreikusten da.Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarbeltzetik Debako zubirainoko errepide zatian oinezkoen pasealekua egitea onartu du aste honetako Diputatuen Kontseiluan. Modu horretara, Deba eta Mutriku arteko ibilbide osoan izango dute oinezkoek pasealekua. Iragarpena, Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretarako diputatuak egin du, gaur, Mutriku eta Deba artean dagoen zubira egin duen bisitan. Gilen Garcia, Debako alkatea, eta, Ruben Andonegi, Mutrikuko Hirigintza zinegotziarekin lagunduta egin duen agerraldian azaldu duenez obraren lizitazioak ia milioi erdi euroko aurrekontua eta 5 hilabeteko exekuzio epea daukala eta, okerrik ezean, urrirako bukatzea aurreikusten dela.
GI-638 errepidea hobetzeko lanak Ondarbeltz eta Mutriku artean egin zirenean, jardun hori, errepide hobetzeaz gain, oinezkoen pasealekua egiteko baliatu zen. “Urazamendiko ibilbidea aurreko proiektutik kanpo geratu zen, batetik kolektore berria sartzeko proiektua egin behar zelako eta bestetik Debegesak egin beharreko planeamenduak ez duelako aurrera egiten. Horren ondorioz, pasealekua erabili nahi duten herritarrek, Deba eta Ondarbeltz artean, galtzadatik ibiltzen dira eta horrek istripuak izateko arrisku handiko egoerak sortzen ditu”, esan du Aintzane Oiarbidek. “ Egoera honi irtenbidea emateko Foru Aldundiko Bide Azpiegitura departamenduak saneamenduko kolektorea eraikitzeko proiektua idatzi duenean, kolektore gainetik, Ondarbeltzetik Debako zubirako pasealekua egiteko aukera ikusi du Debegesako planeamenduari itxoin gabe. Modu horretara, oinezkoentzat ere Deba eta Mutriku lotuta geldituko litzateke”, gehitu du diputatuak.
Gaur egun Urazamendiko zeharbideak espaloia dauka lehenengo 375 metrotan, baina, ondoren, Ondarbeltzera arte ez, dago ibilbide egokirik. Hasieran jarraipenik gabeko espaloia eta aparkatutako kotxe artean ibili beharra dago eta, ondoren, errepidearen bazterbidetik ibiltzen dira oinezkoak.
“Proiektua Ondarbeltzeko aparkalekutik ateratzen den espaloian hasten da eta estuarioaren ibilbidea jarraituz, eskoilera bat eraikiko da, saneamenduko hodia bertan joango delarik eta gainean oinezkoen pasealekua”, azaldu du Oiarbidek. “Debako zubitik hasiz gero, lehenengo 375 metroetan gaur egungo espaloia aprobetxatuko da. Horren ondoren, pasealeku berrira sartzeko paso semaforizatua jarriko da eta, ondoren, ibaiaren ertzetik Ondarbeltzeraino iritsiko gara 460 metroko pasealeku berritik”. Ibilbide guztia argiztatu egingo da 20 luminaria bitartez.
“Ibilbide zati horren segurtasun globala nabarmen hobetuko da galtzadatik oinezkoen presentzia kentzen dugunean. Gainera, bi errepide bazterren arteko bidegurutzea antolatuta eta araututa geldituko da. Lanak amaitzen direnean kostako bi herri hauen arteko komunikazioa nabarmen hobetuko da ez ibilgailuentzat bakarrik, oinezkoentzat ere bai. GI-638 errepidea oso ibilia da –eguneko batez besteko intentsitatea 6.000 ibilgailukoa da–, bi udalerriak lotzeko ia aukera bakarra baita”, amaitu du esanez Aintzane Oiarbidek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31