Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/02/12

EAJ-PNVtik "Irun lagunkoia" erabakitasunez sustatzea eskatzen dugu

Diagnostiko berri bat egin beharra ikusten dugu, eguneratuagoa, proposamen berriak bilduko dituena eta egungo beharrei erantzungo diena
EAJ-PNVtik

Egun, 65 urtetik gorako 12.646 pertsona ditugu Irunen, biztanleriaren %21,25a. Eta 80 urtetik gorako pertsonak, %6,7a dira gutxi gorabehera. Bizitza osoa lanean eman duten pertsona horiek familien funtsezko zutabea dira gaur egun, balioak eta kohesio eta laguntza elementuak transmititzeko uhala. Horregatik, gure ustez, hiri egokitu, irisgarri, seguru eta inklusibo batean bizi-kalitatea hobetzeko bitartekoak eskaini behar ditugu.

Urteak daramatzagu horretarako proposamenak egiten. Haratago joan gabe, gure hauteskunde programan hainbat ekintza azaldu genituen, hala nola: Irun Lagunkoia programa sustatzea, Etxeko Laguntza Zerbitzua sustatzea, administrazioen arteko sare lana areagotzea, belaunaldien arteko lankidetza programak sustatzea, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak deszentralizatzea, adinekoentzako aisialdi zerbitzuak dibertsifikatzea… Irungo Udaletik estrategiak, programak eta zerbitzuak eskaini behar ditugu gure adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.

Aurten pandemiak gogor astindu gaitu, batez ere adinekoak. Horregatik, erantzunak eta laguntzak eskaintzea premiazkoa da guretzat. Eta horretarako, "Irun lagunkoia" izeneko oso tresna baliagarria dugu. Irungo ongizatea hobetzen lagunduko duten ekintza zehatzak hausnartzeko eta garatzeko tresna erabilgarria eta baliagarria.

"Euskadi lagunkoia" osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako "Age-friendly Environments Programme" ekimenean eta zahartze aktiboaren paradigman oinarritzen da. Programa hau garatzeko ezartzen den metodologiak lau fase ditu: diagnostikoa eta adiskidetasun plana, inplementazioa, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza. Era berean, zortzi dira ikerketa eta ekintza arloak: garraioa, etxebizitza, partaidetza eta gizarte-sarea, errespetua eta inklusioa, herritarren parte-hartzea eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, gizarte-zerbitzuak eta osasuna, eta, azkenik, aire zabaleko espazioak eta eraikinak.

2016ko uztailean, gure taldearen ekimenari esker, Irun "Euskadi lagunkoia sustraietatik" programako udalerrien sareari atxiki zitzaion. Eta behin onartu ondoren, parte hartzeko prozesu bat egin zen. Prozesu horretan, 451 pertsonak (316 emakume eta 117 gizon) adinekoen ikuspuntutik Irungo alderdi positiboak eta negatiboak adierazi zituzten. Horri esker, 2017ko maiatzean, hainbat proposamen jasotzen ziren diagnostiko eta lagunkortasun Plan bat osatu zen.

Tamalez, "Irun lagunkoia" programa hor geratu zen, diagnostiko hutsean, eta urteotan ez du aurrera egin. Horri gehitu behar zaio, duela 4 urte egindako txosten honen jatorria egun bizi dugunaren guztiz bestelakoa dela. Hori dela eta, EAJ-PNVtik eguneratutako diagnostiko berri bat egin behar dela, azpimarratu nahi dugu. Proposamen berriak jasoko dituena eta, era berean, denboraren iragaiteak eta Covid19ak sortutako egungo beharrei erantzungo diena. Are gehiago, ildo horretan, zuzenketa bat aurkeztuko dugu 2021eko Aurrekontuetara, hala hain beharrezkoa den Irun Lagunkoia programa berriro ere martxan jartzeko eta bultzatzeko.

Irun lagunkoia oso tresna baliagarria da gure hiriaren gaurkotasunari eman beharreko erantzuna emateko. Tresna horrek, gainera, Udalean dauden talde politiko guztion babesa du, baita Eusko Jaurlaritzarena ere. Irun lagunkoia programa berriro martxan jartzeko eta bultzatzeko apustu garbia egiteko unea da. Gure adinekoek merezi dute. Etorkizuneko Irunek behar du. EAJ-PNVtik Irun atseginago baten alde egiten dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube