Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/02/03

Bergarako EAJ-PNVk ostalaritzari zuzendutako bi diru-laguntza lerro zehaztea eskatu dio gobernuari

EH BILDU gobernuaren kudeaketa eza salatu du Bergarako EAJk, “gobernu proaktiboa behar du Bergarak, erabat blokeatuta dago EH BILDUren gobernua”
Bergarako EAJ-PNVk ostalaritzari zuzendutako bi diru-laguntza lerro zehaztea eskatu dio gobernuari

Bergarako  EAJk bere elkartasuna adierazi nahi izan die Covid 19ak sortutako krisiaren ondoriorik gogorrenak pairatzen ari direnei, lehenik eta behin, osasuna eta kasurik larrienetan bizia ere galdu dutenei eta beren senitartekoei, baina baita gaitzari aurre egiteko hartu beharreko neurrien ondorioz beren jarduera etenda edo murriztuta dutenei edota ERTE egoeran edo langabezian geratu direnei. “Begi-bistakoa da garai zailak bizitzea tokatu zaigula, ez soilik Euskal Herrian, baita mundu mailan ere, pandemia eragin duen gaitzarengatik eta baita bere ondorio ekonomikoengatik ere” diote jeltzaleek  “garai zailok ez dira halere guztiontzat berdinak eta bereziki sufritzen ari direnei gure elkartasuna, babesa eta konpromisoa adierazi nahi diegu”.

Pandemiaren eraginik latzena covid-19ak eragindako heriotzak dira eta horiek murrizteko era bakarra gaitzaren transmisioa geldiaraztea da EAJren ustez eta horren aurrean neurriak hartzea ezinbestekoa izan da jeltzaleek azaldu dutenez, “osasuna lehentasun izanik hartu beharreko erabakiek, ordea, ondorio ekonomikoak ere eragin dituzte eta hor daukate jarrita fokoa momentu honetan euskal erakundeek, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Aldundiek eta baina Bergarako kasuan, erabat paralizatuta daude”.

Hala, EH BILDUren jarrerarekin harrituta azaldu dira jeltzaleak. Izan ere, maiatzean egin baitzioten gobernuari lehen proposamenaren artean, ostalaritzari bideratutako diru laguntza zehaztu zituzten. Guztira 400.000 euro bideratzea proposatu zen, aktibitatea itxita egon zen bitartean izan zituzten galerei aurre egiteko, lokalaren alokairuak ordaintzeko etabar.  Abenduan, berriz, ikusita Bergarako Udalak bideratutako diru laguntza urria, 2021eko aurrekontuetan partida zehatz bat bideratzeko emendakina proposatu zuten jeltzaleek, 200.000 euroko bideratuz. “Ez lehenengo, ezta bigarrena ere, EH BILDUk ez ditu gure proposamenak onartu eta, harrigarriena, EH BILDUk ez du ezer proposatu ostalaritzari laguntzeko. Benetan onartezina. Beste behin ere berandu doaz”.

Hori guzti aintzat hartuta ondorengo berehalako neurriak proposatu dizkio gobernuari Bergarako EAJ-PNV udal taldeak ostalaritzari laguntzeko:

  • Diru laguntza zuzenak ostalariei, eta ostalaritzari lotutako jarduerei (upategi, hornitzaile, banatzaile…) egoerak sortutako ondorio ekonomiko kaltegarriak arintzeko eta  enpleguari eta jarduerari eusten laguntzeko helburuarekin.

Jeltzaleek gogoratu dute, Bergaran ostalaritzari zuzendutako diru-laguntza lerro bakarra bideratu dela, momentuz (Udaberrian publikatutakoak, ondoren udazkenean berdinak publikatu zituzten, lehenengo deialdian parte-hartze txikia egon baitzen).

”Inguruko herrietan, dagoeneko 2 eta 3 diru-laguntza desberdin bideratu diete ostalaritzari eta gainera, bailarako zenbait herritan terrazen okupazioagatiko ordenantzak ere aldatu dituzte. Bergaran, tamalez,  EH BILDU blokeatuta dago eta ez da gai egoerari erantzuteko”. Lete EAJko bozeramailea.

Horregatik guztiagatik, gehienez 3.000 euro ematea establezimendu bakoitzari, eta kontzeptu desberdinetan laguntzea egoera desberdinak daudelako: 300€ fijo moduan, 600 euro autonomo bakoitzagatik eta alokairuan laguntzeko 300€ko laguntza.

Horrez gain, zaborraren tasaren eta terrazen okupazioagatiko tasetatik salbuetsita jarraitzea, urte osoa, proposatzen dute jeltzaleek eta era errezago batean egiteko kopuru horiek ere laguntzaren barruan geratzea proposatzen dute.

  • Herriko taberna eta jatetxeetan kontsumoa bultzatzeko bonuak ateratzea. 50.000 euro.
  • Terrazak egokitzeko inbertsioei laguntzeko diru-laguntza lerro bat ezartzea.

Jeltzaleek 2021ko aurrekontuen lanketan proposamen hau mahai gainean jarri zuten, baina Gobernuaren erantzuna izan zen  “Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratutako diru laguntza baten bitartez, udalak 48.000 euro bideratu ahalko zituela estalpe arinak ipintzeko eta haien kalkuluen arabera, % 25 inbertsioen laguntzeko aukera izango lukeela GFA diru-laguntzaren bitartez”.  EAJ dio kopuru hori, alegia, GFAk bideratutako diru-laguntza ez dela nahikoa eta Begarako Udalak bere ekarpena egin beharko lukeela. Gainera, estalpe arinak ez direla nahikoa diote, izan ere, “Euskal herrian bizi gara, eta edozein egunetan haizeagatik abisu horiarekin, estalpe arinak kentzera behartuta gaude, beraz ezinbestekoa da, zerbait eraginkorragoa eta finkoagoa ezartzea”. Horregatik, 150.000 euro bideratzea ezinbestekoa ikusten dute EAJko kideek, ahalik eta neurri handienean ostalariei instalazioak jartzeko laguntzak bideratuz.

Bestalde, jeltzaleek gogor salatu dute EH BILDUren jarrera inaktiboa,  terrazetan karpak eta estalpeak instalatzeko ordenantzaren aldaketa egitea beharrezkoa da, bailarako beste herri batzuetan dagoeneko onartu dituzte ordenantzen aldaketak eta instalazioak egiten ari dira, eta Bergaran, ordea, ordenantzaren lanketarekin hasi ere ez gara egin.

Behin eta berriz azpimarratu duten moduan, Bergarako EAJk argi utzi nahi du, lanerako prest dagoela, izan ere, oposiziotik ere posible da ekarpenak eta herriaren aldeko lanketa, baina horretako gobernuaren jarrera aldatu beharra dago, partaidetza eta gardentasuna bermatuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube