Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak Fernando Múgica Herzog oroitu du bere erailketaren 25. urteurrenean
ETAk 1996. urtean hil zuen abokatu eta PSOEko militante historikoaren omenezko plaka bat jarri da San Martin kaleanDonostiako Udalak Fernando Múgica Herzog-en omenez plaka jarriko du bere erailketaren 25. urteurrenean. Múgica ETAk hil zuen atentatu batean 1996. urtean, eta Udalak Donostian terrorismoaren eta bortizkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko ekimenaren barruan jartzen duen bederatzigarren plaka da.
Ekitaldia San Martin kalean izan da, Mugica hil zuten lekuan, eta omenaldi xume honetan, Eneko Goia Donostiako alkateak, udal taldeetako ordezkariek eta abokatu eta PSOEko militante historikoaren senideek hartu dute parte.
Fernando Múgica Herzog, 62 urtekoa, 1996ko otsailaren 6an hil zuten, bere semearekin partekatzen zuen bulegora zihoala, suzko armaz egindako atentatu baten ondorioz. Semeari ere arma batekin apuntatu zioten.
Horrenbestez, Udalak hirian arrazoi politikoengatik bizitza galdu zuten pertsonen memoria berreskuratzeko eta gune publikoan ikusarazteko ekindako bidearekin jarraitzen du.
Orain arte, segidako pertsonak oroitzeko honako plakak jarri dira erailak izan ziren tokietan: Juan Maria Araluce, José María Elícegui Díez, Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sanz Flores, Alfredo García González, Gregorio Ordoñez eta Francisco Martin Gonzalez -guztiak ETAk erailak-, eta Begoña Urroz Ibarrola -DRIL talde armatuak erailaeraila-.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31